Heltzear daude urduñarren egutegian gorriz markatutako datak: gero eta hurbilago ditugu Otxomaioak. Urtero bezala, egitarau oparoa prestatu du Udalak, hiriko hainbat elkarte eta eragileekin batera.
Musika eskaintza zabala
Kontzertu eta musika-emanaldiei dagokionez, eskaintza zabala egongo da, eta tokiko zein kanpoko talde eta musikariek hartuko dute oholtza. Oxabi erromeriak eta DJ Kul-ek emango diote txupinazo egunari hasiera. Eskema bera jarraituko du jaietako lehen larunbatak, Deriba taldearen kontzertuaren ostean, Akerbeltz erromeriaren eta DJ Blessiven txanda izango baita. Puro Relajok, aldiz, igandean ekarriko du musika mexikarra hirira. Jaien bigarren asteburuan, Streetlight raperoak, Gautegun erromeria eta La Traka DJak egongo dira ostiralean, eta La Txama, Marte Lasarte, DJ Varro eta DJ Mario Roman larunbatean.
Ohitura zahar eta berriak elkarloturik
Orokorrean, betiko eskema izango dute jaiek. Bi asteburuz luzatuko dira, eta osteguna izango da egun nagusia, maiatzaren 8a, orduan ospatuko baita Urduñako "Antiguako" Andra Mariren Jaia.
Urtero-urtero errepikatzen diren ekintzak egongo dira ere aurten: patata tortilla eta paella txapelketa, aurresku eta fandango lehiaketa, herri bazkaria eta kuadrillen afaria, besteak beste. Horrez gain, azken urteotan gehitutako kuadrillen arteko herri kirolak eta gazteentzako play-back txapelketa errepikatuko dituzte aurten.
EGITARAU OSOA
Maiatzak 2, ostirala: Txupinazo eguna
18:00 // Txapa tailerra – Foru Plaza
19:00 // Otxomaio 2025eko kartel lehiaketako alebin eta haur kategorietako sari banaketa – Urduñako udaletxea
19:30 // Ongi etorria azken urtean jaiotakoei – Urduñako udaletxea
21:00 // Txupinazoa. Jarraian, kalejira Beti Jai Fanfarrearekin – Foru Plaza
23:00 // Erromeria Oxabi taldearekin eta DJ Kul – Foru Plaza
Maiatzak 3, larunbata: Kuadrillen eguna
10:30 // XVI. Patata tortilla lehiaketa eta XI. Paella lehiaketa – Foru Plaza
12:30 // Animazioa Rockalean taldearekin – Hirian zehar
17:15 // Herri kirolak kuadrillen artean – Zezen Plaza
19:00 // Dantzaldia Pergola Orkestrarekin – Foru Plaza
19:30 // Bigantxak askatzea - Zezen Plaza
21:30 // Kontzertua Deriba taldearen eskutik – Foru Plaza
23:30 // Akerbeltz erromeria eta DJ Blessive – Foru Plaza
Maiatzak 4, igandea
10:30 // Lore eskaintza Antiguako Ama Birjinari – Antzinako Andra Mariaren Santutegia
12:30 // Erraldoi eta buruhandien kalejira – Hirian zehar
13:00 // Kaleko musika dinamizazioa Eingo taldearekin – Hirian zehar
17:00 // Erauntsi Dantza Taldearen alardea – Harresi barruan
18:30 // Elite mailako emakumezko eta gizonezko pilota partidak – Udal pilotalekua
20:00 // Puro Relajo – Foru Plaza
Maiatzak 6, asteartea
12:30 // Jubilatuentzako meza – Santa Maria parrokia
14.30 // Bazkaria Urduñako jubilatuentzat – Jubilatuen Etxea
17:00 // Bingoa – Jubilatuen Etxea
19:00 // Dantzaldia – Jubilatuen etxea
Maiatzak 7, asteazkena
17:00 // Play-back lehiaketa – Foru Plaza
20:30 // NØT, Eriz eta Lainopilak, Cabrón Dady eta DJ Varro – Foru Plaza
Maiatzak 8, osteguna: Urduñako Antiguako Andra Mariren jaia
10:30 // Agintarien Desfilea – Antzinako Andra Mariaren Santutegia
11:00 // Meza nagusia – Antzinako Andra Mariaren santutegia
13:00 // Kale dinamizazioa _ Hirian zehar
13:00 // Urduñako Abesbatzak abestutako meza – Antzinako Andra Mariaren Santutegia
13:30 // Santa Cecilia musika bandaren kontzertua – Foru Plaza
19:30 // Dantza plaza Patxi Perez eta konpainiarekin - Foru Plaza
21:30 // Orquesta La Resistencia – Foru Plaza
Maiatzak 9, ostirala: Umearen eguna
10:30 // Puzgarrien jolas parkea – Foru Plaza
11:30 // Arrastariako agintarien erromesaldia – Antzinako Andra Mariaren Santutegira
11:30 // Txapa tailerra – Foru Plaza
12:00 // Meza – Antzinako Andra Mariaren Santutegia
12:30 // Buruhandiak – Hirian zehar
13:00 // Kale dinamizazioa Oilarrak taldearekin eta Etxebarria aita-seme trikitilariekin – Hirian zehar
14:30 // Haurrentzako herri bazkaria – Foru Plaza
15:30 // Familientzako ikuskizuna: Tor Magoa – Foru Plaza
16:30 // DJ Kaptus – Foru Plaza
19:00 // Kalejira Sakatu elektrotxarangarekin – Hirian zehar
22:00 // Kuadrillen afaria – Foru Plaza
23:00 // Streetlight-en kontzertua – Foru Plaza
00:30 // Gautegun erromeria eta La Traka DJ – Foru Plaza
Maiatzak 10, larunbata
09:00 // XXV. Kontzentrazio Hipikoa – Zezen Plaza
10:00 // Haurren XXIV. Arrantza Lehiaketa – Gamako lakua
13:00 // Kale dinamizazioa Getxa Goi txistulari taldearekin – Hirian zehar
15:00 // Herri bazkaria Mugalde elkartearen eskutik – Gernika Plaza
18:00 // Zaldi zinten lasterketa – Zezen Plaza
19:00 // Bizkaiko Abesbatzen elkartearen kontzertua – Familia Sakratuaren eliza
20:00 // Kaleki dinamizazioa Txaranga Izenbarekuak taldearekin – Hirian zehar
22:00 // La Txama, Marte Lasarte, DJ Varro eta DJ Mario Roman – Foru Plaza
Maiatzak 11, igandea
11:00 // XXVIII. Otxomaio Bolo Txapelketa – Udal bolatokia
11:30 // Saratxoko auzokideeei harrera – Foru Plaza
12:00 // Zaldiz ibiltzeko aukera haurrentzat – Zezen Plaza
12:00 // Meza nagusia eta Saratxoko auzokideen botoaren berritzea – Antzinako Andra
Mariaren Santutegia
13:00 // Kalejira Santa Cecilia Bandaren eskutik – Hirian zehar
14:30 // Herri bazkaria, Marmita elkarteak prestatua – Foru Plaza
14:30 // Kontzertua Placton taldearen eskutik – Foru Plaza
17:30 // Esku pilota partidak – Udal pilotalekua
19:00 // Lowe, 80. eta 90. hamarkadetako bertsioak – Foru Plaza
21:00 // Bihotzaren erreketa eta 2025eko jaien amaiera – Foru Plaza