AMAURRE TXIKI

“Gozotasuna da bereizten gaituena”

Erabiltzailearen aurpegia AMAURRE Ikastetxea 2020ko mai. 29a, 07:00

MAIDER RUIZ Amaurre Txikiko arduraduna da. Hezkuntza proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu.

Zein da Amaurre Txikiren helburua?

Amaurre Txikiren helbururik nagusiena umeen zoriontasuna da. Horretarako giro erosoa, atsegina, gertukoa eta euskalduna sortzen saiatzen gara, momentu orotan euren burua ulertuta eta babestuta senti dezaten, hitz batez, gozotasunean hezitzea da.

Helburu hori lortzeko, nola antolatzen duzue zuen lana? Edo zein da erabilitako metodologia?

Berdintasunean hezitzea metogologia-ildoaren oinarria da. Gelan ditugun guneek, sinbolizazioaren bidez eta motibazioa erabiliz berdintasunean hezitzen laguntzen dute. Umeak gune bakoitzaren eginkizuna burutzen du.

 

“Gozotasunean hezitzea dugu helburu”

 

Bakean hezitzen ditugula ere argi daukagu, haur bakoitza harri bitxi bat da, bakoitzak ikasteko estilo propia du eta aniztasun hori errespetatu eta sustatzeko antolatuta dago Amaurre Txiki.
Eta ingurugiroan hezitu egiten dugu, umeei inguru naturalaren garrantzia erakusten diegu. Natura errespetatzea eta jarrera arduratsuak sustatu nahi ditugu. Gure patioa horretarako leku aproposa da, bertan anitz ekintza antolatzen ditugu: ortu txikian landatu, hostoak bildu, elurrarekin jolastu, txango txikiak egin…
“Gure ordutegia malgua da, familia bakoitzaren beharretara egokitua”

Zertan bereizten da haurtzaindegi batzuetatik?

Askatasunez zentzumenak lantzeko dugun gunea da desberdin egiten gaituena. Eta gune berezi hori Atelier deiturikoa da. Urtean zehar, Atelier desberdinak antolatzen dira, gai batzuk lantzeko. Hauetan, umeek ez dute gidoirik, andereñoak begirale rola hartzen du eta umeak hainbat gunetatik pasatzen dira. Gune horietan denetarik aurkitu dezakete, besteak beste, margotzeko lekua, zerbait jateko, usaintzeko, eraikitzeko, ukitzeko, musika sortzeko elementu naturalak…Esperimentatzeko eta gauza berriak ezagutzeko gogoak izateko espazioa dugu hau.
 

“Ingurugiroan hezitu egiten dugu, umeei inguru naturalaren garrantzia erakusten diegu”
 

Nola funtzionatzen du Amaurre Txikik?
Gure ordutegia malgua da, familia bakoitzaren beharretara egokitua. Amaurren gurasoei gauzak errazten saiatzen gara, eta gure ordutegia zabala da. Hain zuzen ere, 7:30etatik 17:30ak arte, baikoitzak aukeratu ahal du hobeto egokitzen zaion ordutegia. 

Funtzionamenduaren aldetik nola dago antolatuta?

Lehen aipatu dugun moduan, hainbat gune ditugu umeentzat, baina horretaz aparte, badugu gurasoentzako etxetxo bat orgatxoak, txirrindulak, patineteak... uzteko ere. 

Bestetik, gure jostailuak eta jolasguneak hausnarketa sakon baten ondoren, beharren arabera eta daukagun espazioan oinarrituz berritzen ditugu. Erabiltzen ditugun materialak hezkuntza-korronteen eskutik doaz, eta gure baliabide guztiak egungo metodologia-ildoetara egokitzen dira.

Beti ere, Amaurre eta Amaurre Txikiko koordinazioa mantendu eta indartzen ditugu. Haurtzaindegia beste eraikin batean egoteak ez du esan nahi konexiorik ez dagoenik eskolarekin. Haur hezkuntzako 1. eta 2. zikloko irakasleok batera lan egiten dugu. Irakasleen artean etengabeko koordinazioa dago eta hainbat  jarduera  elkarrekin antolatzen ditugu, adibidez udazkeneko edo udaberriko jaia, Agate deuna, txangoak… Gure hizkuntza proiektua 0 urterekin hasi eta 16 urterekin amaitzen da. Horrek umeak ezagutzen eta ikasle eta irakasleen arteko harreman estuak lortzen asko laguntzen du, familia handia osatzen dugu.


“Amaurre Txikiko ordutegia malgua da, familia bakoitzaren beharretara egokitua”


 
Nola egin daiteke matrikula?
Matrikula epea zabalik dago urte osoan zehar. Hainbat aukera gurekin hitz egiteko eta seme-alaben matrikula egiteko: info@amaurre.eus helbidera idatzita, 945 39 35 44 telefono zenbakira deituz edo ikastetxera hurbilduz: Dionisio Aldama kalea, 16, Amurrio.

 

“Edozein momentutan Amaurre Ikastetxera hurbiltzeko aukera dute familiek”

 

Badago espazioa zuzenean ezagutzeko aukerarik?

Edozein momentutan Amaurre Ikastetxera hurbiltzeko aukera dute familiek, Amaurren familia guztiak artatzeko eta jasotzeko prest gaude beti, edozein dela eguna edo ordua. Gaur egun gainera, Amaurre ezagutzeko beste bide batzuk ere baditugu, hain zuzen ere, ikastetxeko irakasle batzuek sortzen duten komunikazio taldeari esker, sare sozialen bitartez. Webguneaz aparte, Facebooken, Youtuben eta Instagramen gure eguneroko ekintzak, proiektuak, irteerak eta abar daude ikusgai. 

AMAURRE. GU GARA. ZU ZARA.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide