Bi urteko iraupena du proiektuak. Maltan eman genion hasiera proiektuari lehen bilera batean. Bertan, ikastetxe bakoitzeko irakasle ordezkariok elkartu ginen eta elkar ezagutu genuen. Egun hauetan zehar, proiektuaren helburua gauzatzeko ekintzak ezarri genituen.
Gelan hainbat ekintza burutu ostean, Urrian Irlandara bidaiatzeko momentua heldu zen LH 5.mailako 9 ikaslerentzat. Momentu horretan bidaiatu ez zuten gelakideek orain Finlandiara bidaiatzeko aukera dute. Guztiek dohainik parte hartuko dute Europako diru-laguntza bati esker.
ESPERIENTZIAREN PLANGINTZA
LH 5. eta 6.mailetako hamabi ikaslek martxoaren 5tetik 12ra Finlandian biziko dute esperientzia.
Hemendik doazen ikasleak eskolara joango dira bertakoen proiektuak eta eguneroko ekintzak ikustera eta parte hartzera, baina horretaz gain hainbat kanpoko ekintza egingo dituzte, batez ere haien kulturari lotuta daudenak. Hango hainbat familiarekin biziko dira, eta bertatik Amurriora etorriko direnak ikastetxe honetako familiekin egongo dira.
Gure ikasle eta familia batzuk dagoeneko jarri dira haiekin harremanetan, Skype eta emailen bidez, argazkiak trukatu dituzte etakontaktuan daude.
Hurrengo urratsa… bidaia gehiago martxan:
Noiz: 2022an
Nora: Maltara
Azkenengoa, proiektua ixteko Maltara. Ikasle talde desberdinek hartuko dute parte bidaia bakoitzean baina proiektua amaitzen denerako, gelakide guztiek esperientzia berri hau bizi izan dutela kontatzeko aukera izango dute.