DBHko ikasleak 8:00etan GUKen geratu dira eta guztiok batera herriko bidegorrietatik bueltatxo bat eman dute eta gero ikastetxera heldu gara. Geroxeago LH eta HHko ikasleen txanda izan da, 8:45etan geratuta. Kasu honetan gurasoak animatu dira laguntzen dinamika modu arin batean aurrera eraman ahal izateko.
Asko animatu dira, txikienak hunkituta zeuden, oso giro ona sortu da, zalantzarik gabe eguna hasteko modu onena.
Amaurren argi daukagu BIZI OHITURAK ALDATZEA GURE ESKU DAGOela, eta hori trasmititu nahi diegu gure ikasleei.