Adimen emozionalean hezi, ongizatean hazi - Neuropsikopedagogian aditua den Dra. Carme Timonedarekin jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia AMAURRE Ikastetxea 2023ko urt. 25a, 07:00

Noiz: Otsailak 3
Ordua: 18:00 etan
Non: Amurrio Antzokian

Badira urte batzuk adimen emozionalaren inguruan entzuten hasi ginela, eta, gaur egun, argi dugu ongizate emozionala ezinbestekoa dela norberarentzako eta baita edozein haurren garapenean. Baina, zeintzuk dira ongizate emozionala sustatzeko gakoak? Nola egin, egunerokoan gure eta gure seme-alaben ongizatea bermatzeko?

Galdera hauei erantzuteko, azken urteetan neurozientziak ekarpen eta aurrerapauso esanguratsuak egin ditu eta ikuspegi berri bat eskaintzen digu orain arte adimen emozionalaren gainean genekienari.

Esate baterako:

● Emozioa eta kognizioa lotuta daude, baina bakoitzak bere zirkuitu neuronalak ditu eta beraz, emoziora iristeko hizkuntza zuzenak ez du balio, zeharkako komunikazioa behar dugu.

● Emozioa dagoela edozein jokabideren oinarrian, eta kudeaketa emozional egokia behar dugula jokabidea aldatu ahal izateko. Hau azken boladan maiz ikusten ditugun jokabide-arazoekin lotua dago: pantailei menpekotasuna, arauak betetzeko zailtasunak, harreman arazoak…

● Garun bakoitza ezberdina da eta haurtzarotik hazten goazen neurrian ditugun esperientzia emozionalen baitan konfiguratzen da. Esperientzia emozional negatiboek min emozionala eragiten dute, eta honekmondorioak ditu gure ongizatean eta gure garuneko alderdi kognitiboa erabiltzeko gaitasunean. Hau da: ongizate emozionala behar dugu zoriontsu izateko, baina baita ere ikasteko, gure jokabidea kudeatzeko eta besteekin harreman onak izateko.

● Esperientzia emozional positiboen oinarrian kalitatezko harremanak daude, eta horregatik, gure seme-alaben ongizatea bultzatzeko elementurik garrantzitsuena gu geu gara: gurasoak, aiton-amonak, hezitzaileak… Gure ongizatea eta haurrekin sortzen dugun harremana klabeak dira.

● Garuna jaio ondoren garatzen eta osatzen joaten denez, une bakoitzean haurrak zer egiteko gai den eta zer ez, eta zer behar duen ulertzea ezinbestekoa da bere ongizatea bultzatzeko.

Nola landu nire ongizate emozionala nire seme-alabak laguntzeko? Zer da zeharkako komunikazioa eta nola erabili? Zer gertatzen zaio kasketak hartzen dituen nire haurrari? Zergatik dago nire seme edo alaba mobilarekin tematuta? Zein zailtasun akademikok dute oinarri emozional bat, eta nola lagundu? Zure seme-alaben ongizate emozionala sustatzearen gakoak zeintzuk diren ezagutu nahi baduzu, etorri Dra. Carme Timoneda-ren eskutik antolatu dugun jardunaldira, datorren otsailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.

Dra. Carme Timoneda - estatu mailan neuropsikopedagogian eta ongizate emozinalean ahotsik onartuenetako bat da. Gironako Unibertsitateko Pedagogia Saileko Hezuntza Diagnostikoko irakasle titularra eta neuropsikopedagogiako Carme Vidal Xifre Fundazioko lehendakaria, 30 urte baina gehiago daramatza ikerkuntzan, hezkuntzan eta haur eta familiak laguntzen.

Zure seme-alaben ongizate emozionala sustatzearen gakoak zeintzuk diren ezagutu nahi baduzu, etorri Dra. Carme Timoneda-ren eskutik antolatu dugun jardunaldira, datorren otsailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan. Carmen bideokonferentzia baten bidez egongo da, eta Iratxe Estrada kazetariak bideratuko du elkarrizketa.

Zenbait urte daramagu ikastetxean Carmerekin neurozientzian oinarritutako ongizate emozionalaren arloan trebatzen, eta ikasgelan praktikan jartzen, ikasleen eta familien adimen emozionala zaintzeko.

Ekitaldi honek interesa duten guztiekin (familiak, hezitzaileak...) partekatu nahi ditu haurtzarotik hazkunde pertsonalerako hain garrantzitsuak iruditzen zaizkigun baliabide eta esperientzia horiek.

"Herri bat behar da haur bat hezteko"

Jardunaldi honetan izena emateko, hemen eman behar da izena edo ikastetxera deitu. Plaza mugatuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide