Berdintasunaren alde aurrepausoak ematea funtzezkoa da. Orain arte lortu ditugun eskubideak guztion indarrarekin eskuratu ditugu. Eta atzerapausorik ez ditugu onartuko.
Berdintasunerantz joan arren ez dugu osotasunean lortu, eta horregatik Martxoaren 8an eta egunero berdintasunaren alde lan egitea garrantzitsua da.
Gure amamak ez zituzten gure aukera berdinak izan, ezin zuten nahi bezala jantzi ezta nahi zituzten kirolak ere egin, etxeko gauzei behartuta zeuden. Haien ametsak lortuezinak ziruditen.
Orduan guk gaur haien omenez, gure ametsen aldez borrokatuko dugu.
Etorkizun hobe bat aldarrikatuko dugu. Ez dugu utziko haien istorioak
zimurtzerik eta udaberriarekin batera, haiekin loratuko gara.
Oso argi daukagu, ez ditugula iruzkin matxistarik onartuko.
EZ!
Emakumeak sexuarekin soilik lotzeari
EZ!
Emakumeak sukalderako bakarrik balio dutela esateari
BAI!
Aske maitatzeari
BAI!
Aske bizitzeari
Martxoak 8 ez da errunta, ezta ospatzeko eguna ere!
Baizik eta gizarte osoaren eskubideengatik borrokatzeko eguna!
Testuaren egileak: Amaia Iglesias, Amane Inchaurregi, Malen Marin, Izadi Otaola, Iraide Usaola eta June Valle