Orozkoko Udalak 16.715 euro erabili ditu Astoagako errepidea berritzeko eta 18.418 euro Zaloako putzu septikoa aldatzeko. Astoagan aurrera eramandako lanak errepidea karrakatzea eta asfaltatzea izan dira. Bertan egindako berritze lanen kostu guztiak tokiko erakundearen eskutik ordaindu dira.
Zaloako putzu septikoa hondatuta zegoen, eta horren ondorioz arazoak ematen ari zen aspaldi. Putzua trabatzen zen bakoitzean ur fekalak isuri egiten ziren eta hori gertatzen zen bakoitzean ordaindu beharreko kantitea ikusiz gero, honen aldaketa egitea erabaki zen. Modu horretan, Orozkoko auzo horren saneamendu funtzionamenduaren eraginkortasuna bermatuko da.
Udan ere obrak egin dira
Horiek ez dira izan Udalak egin dituen lan bakarrak. Katadio eta Ibarrako bolatokiko ingurutan konponketak egin dituzte udal-langileek.