Sanantolinetako mozorro lehiaketan izena emateko epea laster itxiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

Sanantolinetako mozorro lehiaketan izena emateko epea laster itxiko dute

Orozkoko San Antolin Jaietako umeen egunean gauzatuko dute mozorro lehiaketa eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Irailaren 1ean izango da hitzordua eta bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da abuztuaren abuztuaren 29an baino lehen -egun hori barne- izena ematea.

Aldi berean, taldeak erabiliko duen musika ere emango beharko dute parte-hartzaileek.

Udalekuetan zein udaleku txikietan izena emateko epea ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Jendartea  Orozko

Udalekuetan zein udaleku txikietan izena emateko epea ireki dute

Urtero bezala, Orozkon udalekuak antolatuko dituzte. Adinaren arabera, udaleku itxiez eta udaleku irekiez disfrutatzeko aukera izango dute umeek.

Udaleku itxiak, 2012. eta 2013. urteetan jaiotako haurrentzat bideratuta daude eta uztailaren 1etik 15era egingo dira. Bertan izena emateko, interesdunek ekainaren 10a baino lehen Indumara joan behar dute, astelehenetik ostiralera 11:30etatik 13:30tara.

300 euroko saria izango du Orozkoko I. Film laburren lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

300 euroko saria izango du Orozkoko I. Film laburren lehiaketak

I. Film Laburren Lehiaketa antolatuko dute Orozkon.

Sanantolinetako XVIII. Kartel lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

Sanantolinetako XVIII. Kartel lehiaketa abian da

Orozkoko San Antolin jaietako XVIII. Kartel lehiaketa jada abian da Orozkon. Bertan, Orozkoko Udalerrian 2016ko maiatzaren 3tik geroztik erroldaturik dagoen edozein personak har dezake parte.

Arkeztutako lanak originalak izan behar dira eta beste edozein lehiaketan aurkeztu ez direnak.

Orozkoko Museoaren bisitariak %13an hazi dira aurtengo lehen hiru hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

Orozkoko Museoaren bisitariak %13an hazi dira aurtengo lehen hiru hilabeteetan

Orozkoko Museoak 1.102 bisitari jaso ditu aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, urtarriletik martxora; hau da, iaz baino %13 bisitari gehiago.

Martxoan jaso zen bisitari kopuru gehiena, 434 hain zuzen ere. Hala ere, urtarrilean 410 eta otsailean 258 pertsona joan ziren.

"Zabaleko" toponimoa berreskuratu dute orain arte "Gotxi" izendatutako auzunean

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

"Zabaleko" toponimoa berreskuratu dute orain arte "Gotxi" izendatutako auzunean

Zabalekoko auzotarrek, orain arte “Gotxi” izendatuta, Orozkoko Udalari eskatu diote euren toponimo ofiziala Zabaleko izatea. Eskaera horri erantzuna emanda osoko bilkurak onartu du Zabaleko izatea auzo horren izen ofiziala.

Aldaketa hori, toponimiari eta historiari erreparatuta egin da. Izan ere, betidanik Zabaleko izan da auzo hori izena.

Berbalagun ekimenean izena emateko epea ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

Berbalagun ekimenean izena emateko epea ireki dute

AEKk, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun ekimenaren kanpaina berria jarri du abian “atera arbela kalera!” lemapean.

Aunia elkarteak jardunaldi historikoak gidatuko ditu azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kultura  Orozko

Aunia elkarteak jardunaldi historikoak gidatuko ditu azaroan

Azaroan Orozkon hainbat bisita gidatu historiko gauzatuko dituzte, hiru hain zuzen ere. Bisitaldi horiek euskaraz zein gazteleraz izango dira, doakoak eta leku-kopuru mugatukoak. Izena emateko Orozko Museora jo dezakete interesdunek: 94 633 98 23 telefono zenbakira, alegia.

Orozkoko historia hizpidetzat hartuko dute antolatutako hainbat bisitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Historia  Orozko

Orozkoko historia hizpidetzat hartuko dute antolatutako hainbat bisitaldietan

Urrian eta azaroan Orozkon hainbat jardunaldi historiko gauzatuko dituzte.

Urrian, burdinaren inguruko hiru bisitaldi gidatuez gozatzeko aukera izango dute Orozkora gerturatzen direnek, Orozkoko udala eta AUNIA kultura taldeak antolatuta. Ekintza horiek Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu dituzte.