“Bizikleta Eguna”-k datorren irailaren 22an, igandean, izango du zita. Nahiz eta antolatzailea Orozkoko Udala izan, Spiuk eta Orozkoko txirrindularitza taldearen laguntza izango du.
Goizeko 11:30ean abiatuko da bizikleta martxa Zubiaur plazatik, Ibarrara joan-etorria egiteko. Modu honetan, oinezko, bizikleta bidezko edota garraio publiko bidezko mugikortasuna sustatzeko eta ibilgailu pribatuaren erabilpena murriztuz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bizikleta martxan parte hartuko duten guztiek kaskoa eraman beharko dute, derrigorrezkoa baita.
Mugikortasun astea
Europar Batasunak sustatzen du Mugikortasun Astea. Hiri europarrek oinezkoentzako azpiegituren aldeko edo garraio publikoaren aldeko apustua egin dezaten ekimenaren helburua da. Horretarako autoek eragiten duten kutsadura, beste garraio mota erabiltzearem beharra eta hirien beste ikuspegi berria azpimarratzen dute.