Udalak bat egingo du Udaltalde 21 proiektuarekin kontratazioak bideratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko abu. 6a, 10:30

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzurako proiektuaren egoeraren, aurrerapenen eta aurreikuspenen berri eman nahi du.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzurako proiektuaren egoeraren, aurrerapenen eta aurreikuspenen berri eman nahi du.

 Dagoeneko amaitu da proiektuaren lehen fasea, eta Bideragarritasun Azterketak oso ondorio argiak eskaini ditu: zerbitzua bideragarria da juridikoki, eta udalek aurreztu egingo dute ekonomikoki; gainera, tokiko erakundeen ingurumen eragina hobetuko du. 

Azterketa honek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren estatutuak aldatzea ekarriko du: helburu soziala aldatzea, jasangarritasun irizpideak barne hartuko dituen erosketan eta kontratazioan laguntza teknikoa eta hondakin bereziak biltzeko zerbitzua sartzeko. Modu berean, bitarteko propiotzat eta udalen zerbitzu teknikotzat hartzea balioetsiko da. Gauzak horrela, udalek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabali eskatu ahal izango diote erosketa eta kontratazio bateratuak kudea ditzan, baina kontratuaren sinaduran euren ahalmena mantenduz. Estatutuen aldaketa hau onartuta dago dagoeneko.

Funtzionamenduaren eredua hiru oinarri ditu: hainbat udalen kontratazio bateratua, zentralizatutako hornitzaile zerrenda baten bidezko kontratazioa eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen zuzeneko kontratazioa. Hiru sistema horien konbinazioak aukera ematen die udalei euren beharrizanen araberako erosketa eta kontratazioetara baino ez atxikitzeko.

Proiektuaren bigarren fasea zerbitzu biren kontratazioaren pilotatzea da, hau da, lehiaketa bi prestatzea. Proba pilotu honetarako hautatutako kontratuak hornidura elektrikokoa eta hondakin organikoen bilketa dira. Egun abian den fase hau azaroan amaituko da, erosketa bateratuko sistema berritzaile honen plegu, txosten eta beharrezkoak diren izapide administratiboekin.

Proiektu honek Udalsarea 21ren (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) laguntza ekonomikoa dauka, Berringurumena 2012-2013 programaren bitartez. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen erosketa eta kontratazio zerbitzua garaile izan zen erosketa eta kontratazio publiko berdearen gainean antolatutako ideia-lehiaketan. 

Ihobek, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gonbidatu du Europar Batasuneko Ecopol programan parte hartzeko. Programa horren helburua da Ekoberrikuntzako politikak ezartzea ahalbidetzea, erosketa eta kontratazio publiko berdean, hondakinetan eta euren birziklapenean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide