Bizkaiko Aldundiko Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Orozkoko Albizu auzoan dagoen ermitako zurezko kasetoidurako pinturak konponduko dira. Eraikin honen lehen berrikuntza lanak 1770-1771 urteetan izan ziren.
Bizkaian ikus daitekeen barrokoko zurezko ganga bakarra duen ermita izanik, bai hura mantentzeko zein ermita bere osotasunean berritzeko lanei ekingo diote: elementu guztiak kontserbatzeko-zaharberritzeko tratamendu integrala emango da; zikinkeria kenduko da; mihiztadurak sendotuko dira; gaizki kokatuta dauden taulak ondo jarriko dira eta beharrezkoa denean horien ordez berriak jarriko dira; zurezko zuntza finkatuko da; polikromia finkatu eta garbituko da; iztukadura tratatuko da; kolorea falta den tokietan berriz jarriko da, eta esku-hartze osoari azken babesa emango zaio.
Modu berean, Orozkoko Udalaren eskutik, Katadioko atsegin hartzeko lekua eta Ibarrako bolatokia egokitu ditu. Bi leku hauetan egindako lana uval-langileek burutu dute. Katadion, bankuak eta barbakoak konpondu dituzte besteak beste eta Ibarrako bolatokian, ordea, barbakoak eta jolasguneko zorua.
Udalak mezu zuzena helarazi die herritarrei, gune horiek modu egokian erabili dezaten.