Itxinako abeltzainen elkarteak “gizartea eta nekazaritza” izeneko jardunaldiak antolatu ditu Orozkon ekainaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 19:30tan Orozkoko Museoan. Bertan, hainbat elkarteek hartuko dute parte. Alde batetik, egun Orozkoko udalean dauden hiru talde politikoen bozeramaileak eta bestetik, Gontzal Pikaza, nekazaria eta Euskal Herriko Terreña arraza federazioko presidentea. Hori ez ezik, Zigor Gorostiagak, arraza piriniarraren nekazariak, Guillermo Iturriondobeitiak, Bizkaibarne Txakolinako kideak eta Esnetik kooperatibako ordezkariak ere hartuko dute hitzak.
Jardunaldiak antolatzen dituen elkartearen kide den Sonia Barrondoren hitzetan, bertara hurbiltzen denak nekazaritza kalitatezko elikagai sortzaile gisa eta ondare kulturalaren eta genetikoaren bermatzaile gisa ulertzeko aukera izango du.