6km-ko ibilbideari uko egin dio SAIAko froga sismikoak egiten duen enpresak

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko eka. 13a, 13:30

Froga sismikoak aurrera eramateaz arduratzen den enpresak Orozkon azterketa egiteko planteatutako 6 km-ri uko egin behar izan dio; udalak azaldutako zorroztasuna ez ezik probak igaroko ziren lursail pribatuen jabeek aurkako jarrera azaldu baitute.

Froga sismikoak aurrera eramateaz arduratzen den enpresak Orozkon azterketa egiteko planteatutako 6 km-ri uko egin behar izan dio; udalak azaldutako zorroztasuna ez ezik probak igaroko ziren lursail pribatuen jabeek aurkako jarrera azaldu baitute.

"Pasaden urtean izan zuen hasiera azken boladan Orozkoko herritarrak urduritasunez bizitzen ari diren egoera honek" adierazi du Rakel Olabarri zinegotziak. Izan ere, 2012 urtearen amaieran SAIA baimena onartu ondoren otsailaren 5ean Orozkoko Udalean zenbait baimen eskatu ziren. Udalak momentu horretan SAIA baimenari buruz zuen informazio eza zela eta, informazio gehiago eskatu zien zenbait enpresei, TESLAri horien artean.

Eskatutako informazioarekin batera proba sismikoen planoak heldu ziren Udaletxera. Hala ere, Olabarrik jakinarazi duenez informazioa ez zen nahi bezain bestekoa eta planoak ez ziren zehatzak. Planoan ibilbidea Foru Aldundiko errepidetatik, Udalaren baso pistetatik eta jabego pribatuen lursailetatik igarotzen zela erakusten zuen.

Udalaren esanetan, bere lursailetatik pasatzeko baimena ukatzea ezinezkoa da. Izan ere, interes publikoko proiektu moduan izendatu zen SAIA baimena eta eragozpen legalak egon ezean baimena emana dago. Hala ere, udaletxeak duen ordenantza baten ondorioz, eremu horiek okupatzeagatik tasa bat ordaindu beharko dute igarotzen duten denboraren arabera.

Jabego prigatuetako lursailetako egoera ezberdina da. Haatik, udalak probak egiten hasi aurretik jabe horiei abisua pasatzeko eskatu zien. TESLAk, datu horiek bilatzeko orduan arazoak izan dituela adierazi du. Hala ere, zenbait jaberekin kontaktuan jarri dira: "Kableak botatzen hasiko zirela esan zien, inolako informazioa eskaini gabe".

Jabeekin bilera

Jabeen eta orokorrean herritarren urduritasuna nabaria zen, Rakel Olabarriren aburuz. Hori dela eta, udaletxeak jabe guztiak abisatzeko erabakia hartu zuen. Horretarako, Udaletxetik bilera bat deitu zen. Bertan jabeak, TESLA enpresa eta Fracking ez Aiaraldea taldeko bozeramaileak batu ziren, zalantzak argitzeko eta enpresak egingo zituen lanak azaldu asmoz.

Ibilbide berria

Batzar horren ostean, TESLA enpresak ibilbidea Foru Aldundiko errepideetatik soilik igaroko zela adierazi zion Udalari, jabeak haien lurretatik igarotzeko baimena emateko asmorik ez zutela ikusirik. Alabaina, berehala aldatu zuten jarrera: Foru Aldundiko errepidetatik soilik igarotzea ezinezkoa zen eta 6 Km gutxiago egingo zituzten jabe pribatuen eta udalaren lursailak igarotzen ez bazituzten.

Hala, TESLAk beste proposamen bat egin zion Udalari, udal pistak erabiliko zituela adieraziz, Lursail horietatik igarotzea Udalak ezin du ekidin-eta.

Akatsak planoetan

Proposamen horrekin plano berriak bidali zituzten Udaletxera eta zehaztasunez aztertzerakoan akatsak topatu zituzten, plazaratu du Udalak. Proposamen berri horren abisua ekainaren 6an heldu zen  udalera. Egun horretarako, ordea, Orozko inguruan frogak egiten hasiak ziren.TESLAk tramiteak asko luzatu direla argudiatuta azkenean Foru Aldundiko lurrak soilik erabiliko zituztela adierazi zuen, ibilbidea 6km txikituz.

Eztabaida herritarrak informatzeko

Ekainaren 21ean herritarrak infomratzeko eztabaida egingo dute Orozkon. Bertan, SHESA enpresako zuzendaria,Fracking ez Aiaraldea eta Fracking ez Araba egongo dira. Bakoitzak bere informazioa eskainiko du, herritarrak informatzeko eta dituzten zalantza guztiak argitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide