Orozkoko Udalak 2012ko kontuak orekatzea lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko mai. 21a, 08:20

Orozkoko Udalak adierazi duenez, 2012ko kontuen emaitzak orekatzea lortu du, 40.000 euro aurreztu dituelarik. Diru-kopuru hori udal-langileen aparteko ordainsariari dagokio, Rajoy presidentearen legeak aginduta ez baitira ordaindu. Diru hori erreserbatuta dago, etorkizunean ahal den momentuan ordaintzeko.

 

Orozkoko Udalak adierazi duenez, 2012ko kontuen emaitzak orekatzea lortu du, 40.000 euro aurreztu dituelarik. Diru-kopuru hori udal-langileen aparteko ordainsariari dagokio, Rajoy presidentearen legeak aginduta ez baitira ordaindu. Diru hori erreserbatuta dago, etorkizunean ahal den momentuan ordaintzeko.

 

Diru-sarrerak murriztu badira ere, posible izan da emaitza positiboa lortzea. Murrizketa horren arrazoiak, batez ere, hauek dira: batetik, krisia, eraikuntzaren gaineko zergak diru gutxiago ekarri baitu, eta, bestetik, iraungitako obra-lizentzien dirua egokitu beharra (120.000 euro zergatan). 2010ean hainbat obra-lizentzia eskatu ziren, baina azkenean lan horiek ez dituzte egin. Horrenbestez, hasiera batean aintzat hartuta zegoen zenbateko hori erretiratu egin behar izan da 2012ko aurrekontuetatik.

 

Horrez gain, kontuak orekatzeko eta defizita murrizteko, hainbat partidatan gastuari eustea erabaki da, baina betiere lehendik martxan dauden udal-zerbitzuetan murrizketarik egin behar izan gabe. Era berean, aurreikusitako inbertsioak aldatu egin dira, guztira 448.000 euro: Urigoiti ingurua egokitzea, eskola eta haurreskola berritzea, eta udaletxeko zein araztegiko teilatuak konpontzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide