Alaitz Aramendi Jaunarena orozkoarra beste hamar presorekin batera epaitua izan da hilabete honetan, epaiketa izan gabe bost urte espetxean igaro ondoren. Epaiketa otsailaren 18an hasi eta martxoaren 15ean bukatu da.
Eskualdean autobusa antolatu zen Parisera joateko, epaiketak iraun duen denboran epaituekiko elkartasuna adierazteko asmoz.
Hau guztiagatik, pasaden igandean, martxoaren 17an, eguerdiko 13.30tan Alaitzi ezarritako 18 urteko kartzela zigorra salatzeko kontzentrazioa burutu zen Orozkoko plaza. Bertan, 88 pertsona bildu ziren. Alaitzek zigorraren 2/3 igaro beharko du kartzelan.