Orozkoko Udalak hondatuta zeuden zenbait herri errepide hobetu egin ditu, Zabale industrialdean, Okelurin, Olabarrin, Arbaizan, Orrotegin, San Miguelen, Zaloan, Arrugaetan eta San Martineko errepideetan zirkulazioa eragozten zituzten bideko zuloak konponduz, betiere udalaren baliabideak erabiliz. Lan hauek aurrera eramateko hiru aste behar izan dira eta Udaleko brigadan lan egiten duten langile guztien laguntza beharrezko izan da.
3500 euroko inbertsioa egin da eta 12 metro kubikoko asfaltoa erabili behar izan da. Orozkoko alkatea den José San Pedrok azaldu duenez oraindik errepide asko falta dira hobetzeko, baina poliki poliki eta ahal duten neurrian hobekuntzak emango dira. Oraindik egon badaude egoera larriagoa duten errepideak eta horrelako kasuetan kanpoko enpresa baten kontratazioa beharrezkoa izango da.