4000 kilo inguru jaso dira Aiaraldetik IX. Sahararen aldeko Karabanara

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko ots. 28a, 09:00

Aiaraldeak 4000 kilo inguru bidali ditu iragan otsailaren 16an Bilbotik errefuxiatuen kanpamenduetaraino abiatu zen IX. Saharar Karabanara, aurreko urtean baino %30 gehiago.

Aiaraldeak 4000 kilo inguru bidali ditu iragan otsailaren 16an Bilbotik errefuxiatuen kanpamenduetaraino abiatu zen IX. Saharar Karabanara, aurreko urtean baino %30 gehiago. Iragan otsailaren 16an, larunbatean,herritarrek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eskainitako 200 kilo elikagai baino gehiagorekin abiatu zen kargatuta Bilbotik Sahararekiko elkar­tasuna adierazteko IX euskal karabana, "Piztu Itxaropena" lemapean.Bilbotik, 6 trailer eta elikagaiez bete­tako bina kamioi eta autobus, zein anbulantzia eta kamioneta­ garabi bat abiatu ziren errefuxiatuen kanpamenduetara.

Egun horretan eta prentsaurreko baten bitartez, karabanarako bildutako ekarpenak eskertuzeaz gain, Marokon 24 sahararrek pairatzen ari ziren epaiketa salatu zen. Izan ere, horietako zortziri  bizitza osorako kondena ezarri diete, eta gainontzeko pertsonei 20 eta 30 urteko kartzela zigorra. Era berean, "kaltetuei" elkartasuna adierazi zieten.

Elikagai bilketa honetan parte hartu duten Eskualdeko RASDeko lagunen elkarteak, laguntza eskaini duten elkarte, udal, entitate eta herritarrei karabanarekin bat egin izana eskertu diete, aurten, azken bi urteetan baino gehiago bildu baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide