Orozkoko Udalak gutunontziak jarri ditu herriko auzoetan auzotarren proposamenak jasotzeko helburuarekin. Ekimen honen bitartez udal gobernuak auzotarren arazoak ezagutzeko martxan jarritako prozesu parte hartzailearekin jarraitzen du.
Aipatutako gutunontziak, Murueta, Bengoetxea, San Juan, Manzarbeiti, Beraza, San Martin, Kultur Etxea, Olarte eta Ibarrako eskoletan daude eta bertan bildutako ideiekin martxoan zehar bilerak antolatuko dira. Iritziak uzteko data datorren otsailaren 24an bukatuko da.