Orozkoko Udalak eta Aiarako Eskualdeak 2012ko uztailean sinatutako hitzarmenaren ondoren, udal gobernuak oso positiboki baloratu ditu datu horiek. Erabiltzaileen % 95 partikularrak izan dira, % 1,71 merkatari txikiak eta, azkenik, % 2,86 erakundeak. 5.613 erabiltzaile izan ditu guztira Garbiguneak, horietatik % 3,12 Orozkoarrak izanik.
Aiarako Eskualdeak kudeatzen duen Garbigunea Laudion dago kokatua, Arantzar auzoan. Instalazio hau, 2006ko abenduaz geroztik, Aiara, Artziniega eta Okondoko herritarrentzat irekia dago. Bertan, etxean edo saltoki txikietan sortzen diren hondakinak jasotzen dira. Garbigunea irekita dago astelehenetik larunbatera 8:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 9:30etik 13:00etara.