Udalak aurtengo aurrekontuaren dirua zertan gastatu nahi duten galdetuko die herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko urt. 16a, 09:00

Orozkoko Udalak udal-gobernuak martxan jarritako prozesu parte hartzailearen barruan herritarren artean 2013ko udal-aurrekontuak egiteko proposamenak jasotzeko prozesua abian jarri du. Ekimen honen helburua etorkizunean herri-partaidetza ordenatuko duen araudi bat egitea da. Jada, auzoetan zazpi bilera antolatu dira, esku-hartze prozesua azaltzeko eta auzotarren ideiak jasotzeko.

 

Orozkoko Udalak udal-gobernuak martxan jarritako prozesu parte hartzailearen barruan dagoen herritarren artean 2013ko udal-aurrekontuak egiteko proposamenak jasotzeko prozesua abian jarri du. Ekimen honen helburua etorkizunean herri-partaidetza ordenatuko duen araudi bat egitea da. Jada, auzoetan zazpi bilera antolatu dira, esku-hartze prozesua azaltzeko eta auzotarren ideiak jasotzeko.

 

2012an ere gobernu-taldeak herritarren ekarpenekin aurrekontuak diseinatu zituen eta lortutako arrakasta ikusita, Udalak parte hartze prozesu hau berriro abian jartzea erabaki du. Ideien ekarpenak ematerakoan, aurtengo egoera ekonomikoa kontutan izateko eskaria egin du Udalak, proiektu handiak bideraezinak izango baitira. Hala ere, aurrekontu txikiko proiektu asko bideragarriak direla gogorarazten du. Gainera, herritarrek joan den urtean proposatutako ideia asko egia bihurtu direla gogorarazten dute: Gaztetxokoko zerbitzuaren egokitzea, Zubiaurreko plaza oinezkoentzat bakarrik izatea, ikastaroen eskaintza, Laudioko Garbigunearekin hitzarmena, herriko jaiak antolatzeko batzordearen sortzea, eta abar.

 

Orozko hobetzeko ekarpenak urtarrilaren 20a baino lehen entregatu daitezke etxeetan banatu diren kupoien edo errolda.orozko@bizkaia.org mailaren bitartez.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide