"Gardentasunean eta partehartzean oinarritutako politika" galdegin dio Bilduk ADIEri

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2013ko urt. 12a, 10:30

ADIEk kaleratutako azken prentsa oharra dela eta, Orozkoko BILDUk  argi utzi nahi izan du bere jokaera bai Zubiaur Eraikuntzak Elkartearen aferan zein beste udal-arlo guztietan. Argitara emandako prentsa-oharrean aipatu dute orain arte mota honetako komunikazio gatazkak eta probokazioak ekidin dituztela, baina Adieren idatzian esandakoa "oso serioa eta larria" dela; "erantzuteko beharrean aurkitu gara".

 

ADIEk kaleratutako azken prentsa oharra dela eta, Orozkoko BILDUk  argi utzi nahi izan du bere jokaera bai Zubiaur Eraikuntzak Elkartearen aferan zein beste udal-arlo guztietan. Argitara emandako prentsa-oharrean aipatu dute orain arte mota honetako komunikazio gatazkak eta probokazioak ekidin dituztela, baina Adieren idatzian esandakoa "oso serioa eta larria" dela; "erantzuteko beharrean aurkitu gara".

 

BILDUren hitzetan, Zubiaur Eraikuntzak Elkarteko Kontseiluko ADIEko ordezkariek argi eduki behar dute eskubideak denontzat direla berdinak, baina kudeaketa soila denean, gehiengoak markatzen duela irizpidea edozein arloetan. Hori ez ezik, ADIEko ordezkariek Kontseiluko batzarreko hainbat akta onartu barik eta sinatu barik daudela isiltzen dutela ere salatu du Bilduk, agiri hauen legezko balioa zalantzan jarriz.

 

Gainera, BILDUk salatu duenez, EAJ eta Bilduko ordezkariei behin baino gehiagotan ukatu zaie kontratazio lehiaketa horren gaineko dokumentazioa ikustea eta alderdi bakoitzaren konfiantzako aholkularitzarekin ikertzea.

 

Bilduko ordezkari batek eztabaida beroaldi batean ahoz emandako dimisioa Adie-k aintzat hartu izana eta horren ondorioz bileretara deitu ez izana deitoratu du koalizio abertzaleak. Horrekin batera, Zubiaur Eraikuntzak kontseiluko batzarretan Bilduko ordezkariek norbait mehatxatu izana gezurra dela argitu dute. Haien aburuz, hainbat gaietan erabilitako prozedura ez da legezkoa izan  eta erantzukizunik izanez gero, bestelako neurriak hartzera behartuta egongo direla adierazi du Bilduk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide