Urte berriarekin batera, Urtarrilaren 4an Independentistak argitaratutako liburuaren aurkezpena egingo da Orozkon. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan Museoan izango da. Aurkezpenarekin bat eginez, hurbildutakoak, auzolanean bildutako independentziaren aldeko arrazoiei buruz eztabaidatzeko aukera ere izango dute.
Independentistak sarea duela bi urte eta erdi sortutako sarea da. Euskal Herrian independentismoaren alorrean eztabaida politiko erreala eragiteko helburuarekin ez ezik, independentismoa azaleratzeko ere sortu zen. Egindako ibilbidea ez da makala izan. Aberri Egunak izan dira ekintza ezaugarrienak Euskal Herriaren eguna eta Independentziaren eguna aldarrikatuz. Gainera, herriz herri, independentista guneak sortu eta independentziaren aldeko bizitasuna sortu dute, zenbait jende independentista izatetik independentziaren aldeko ekintzailea bihurtzeko asmoz.