Amurrioko Gazte Asanbladaren eta Udalaren arteko tira-bira ez da bukatu

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2012ko abe. 20a, 10:07

Amurrioko Gazte Asanbladak gogor kritikatu du EAJren adierazpena.

Amurrioko Gazte Asanbladak gogor kritikatu du EAJren adierazpena.

Testuan diote Amurrioko Gazte Asanbladak (AGA) pasa den urteko udazkenean “Gazte Lokala” proiektua aurkeztu ziola Amurrioko udalari eta hainbat bilaren izan ondoren, erantzun konkreturik eman ez zietenez, otsailaren 3an Amurrioko Landazuri etxea okupatzea adostu zutela. Ordu erdi eta gero ertzaintza agertu zen, udalak deituta; adierazi dute. Okupazioaren harira, AGAk gogoratu du 9 gazte epaiketen zain daudela eta pasa den astean heldu zitzaiela fiskaltzaren eskaera: 2809€ko isuna gazte bakoitzeko. Guztira,  25281 euro.

AGAren hitzetan, gutuna heldu bezain pronto EAJko gobernuaren burua den Josune Irabien eta gazteen zinegotzia den Eder Sanchez erruduntzat jotzen zituzten kartela itsatsi zituzten herriko paretetan. Handik egun gutxira, EAJk komunikatu bat zabaldu zuen bere facebookean, la gazte asanblada de amurrio utiliza las amenazas que se creían olvidadas en este país izenburupean, ekainean bere burua tresna gisa agortutzat eman zuen Segi gazte erakundearekin konparatuz.

Bilduk ere oharra zabaldu du

Amurrioko Bilduk herriko gazteek planteatutako arazoei konponbidea topatzea eta gazteen kontrako kriminalizazioarekin amaitzea eskatu dio udalari. Bestalde, koalizioak gai horren berri modu ofizialean ez ematea leporatu dio EAJri, hedabideen bitartez kontatu baitute.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide