Gastronomia asteaz gozatzeko aukera Orozkon larunbateko “ Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira.

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2012ko abe. 14a, 09:00

Datorren larunbatean, abenduaren 15an, Orozkon egingo den “Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira, honen osagarri izango den gastronomia astea antolatu dute.

 Txapelketa Orozkoko Udalak eta Terreña Arrazako Bizkaiko Elkarteak antolatu dute Santa Luziako azokaren egitarauaren barruan. Hegoalden hartuko du lekua eta 14 ganadutegiko 71 abelburu bilduko ditu. Beraz, Orozko lehen sektoreko bilgune bilakatuko da, eta desagertzeko arriskuan dagoen okelatarako arrazaren erakustoki.

Datorren larunbatean, abenduaren 15an, Orozkon egingo den “Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira, honen osagarri izango den gastronomia astea antolatu dute.

 Txapelketa Orozkoko Udalak eta Terreña Arrazako Bizkaiko Elkarteak antolatu dute Santa Luziako azokaren egitarauaren barruan. Hegoalden hartuko du lekua eta 14 ganadutegiko 71 abelburu bilduko ditu. Beraz, Orozko lehen sektoreko bilgune bilakatuko da, eta desagertzeko arriskuan dagoen okelatarako arrazaren erakustoki.

Sei ganaduzale bizkaitarrek, lau gipuzkoarrek eta lau arabarrek hartuko dute parte larunbatean eta adinaren eta sexuaren arabera ezarri diren 9 kategorietan lehiatuko dira. Horietako 3 arrei dagozkie, beste 6ak, emeei, eta bakoitzean epaileek hiru sari banatuko dituzte. Gainera, sari bereziak emango zaizkie behi txapeldunari, zezen txapeldunari, ganadutegi onenari eta hazi-jartzeko buru onenari.

Ganadu feriarekin batera, azoka ere egongo da 10:00etatik 13:00etara. Gaztak, marmeladak eta euskal pastelak izango dira besteak beste 29 salmenta-postutan eskainiko dutena. Beste 20tan, berriz, eskulangintza lanak. Bertoko produktuak sustatzeko asmoz, barazki eta janari lehiaketa egingo dute, etxeko ogi onena, gazta eta barazki onenak eta salmenta-postu onena sarituz.

Hala ere, aurtengo berrikuntzarik handiena “ Gastronomia Astea” da. Abenduaren 3tik abenduaren 15era terreña arrazako behi okelaz prestatutako menú bereziak eskainiko dituzte Orozkoko lau jatetxek, Arrugaetak, Izak, Batzokiak eta Zubiaur jatetxeak hain zuzen ere. Abeltzaintza zinegotzia den Rakel Olabarriaren hitzetan, jarduera honen helburua terreña okelaren dohainak ezagutzera ematea da.

 

Bestalde, azokaren harira bi jardunaldi tekniko antolatu dira Orozkoko Museoan bertan. Lehenengoa,ostegunean, hilaren 13an egingo da, 19:00etatik aurrera, eta lehen sektoreko eskualdeko plan estrategikoa izango du ardatza. Biharamunean, abenduaren 14an, eta ordu berean, 19:00etan, jantoki kolektiboez eta elikadura-burujabetzaz jardungo dute.

 

Azokara hurbiltzen direnek beste pizgarri bat ere topatuko dute: Eusko Labeldun terreña okelako hanburgesen dastaketa, 12:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide