Abenduaren 15ean Santa Luzia azoka ospakizunaren harira, Orozkoko herritarrok zein hurbiltzeko prest dagoen edonork “Elikadura burujabetza herriz herri” hitzaldiaz gozatzeko aukera izango du. Ekimena abenduaren 14an gauzatuko da, arratsaldeko 19:00etan Orozkoko museoan.
Bertan, hainbat adituk hartuko dute parte. Alde batetik, Eneko Viñuela, Mugarik gabeko albaitariak-eko kidea “Nork elikatzen du mundua?”-z mintzo arituko dena. Bestetik, Zigor Gorostiaga, Orozkoko Itxina abeltzainen elkarteko kidea, “Orozkoko abeltzainaren erronkak gerora begira” gaia jorratuko duena. Gainera, hirugarren batek ere hartuko du hitza, Patxi Gaztelumendi hain zuzen ere, EHNEko kidea eta Larrabetzuko eskolako gurasoa. Honek, “Elikadura burujabetza herriz herri lantzea”-ri buruzko gakoak azalduko dituena.
Hitzaldiaren ondoren, parte hartzen duen edonork herriko zenbait produktu dastatzeko aukera izango du.