Orozkoko Udalaren Kultura Sailak liburutegiaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu bigarren aldiz. 2011n ardatza flora eta fauna izan baziren, aurten euskal mitología izango da.
Hamar egunetan zehar euskal mitologiako pertsonaiak era dibertigarri eta atseginean ezagutzeko aukera egongo da. Adin guztientzako liburu erakusketa, ipuin kontalaria, ludoteka eta puzgarri mitologiak izango dira, besteak beste, herrian topa ditzakegun ekimenak.
Hala moduz, liburu erakusketa liburutegian egongo da ikusgai abenduaren 5era arte. Txikientzat, berriz, puzgarriak eta ludoteka egongo dira abenduaren 1ean, Zubiaur plazan, 11:00etatik 14:00etara. Ekitaldi hau 6 urtetik beherako umeentzat izango da.
Abenduaren 2an, ipuin kontalariak kontu kontari jardungo du Donibane aretoan, 17:30etik aurrera, 12 urtetik beherako umeentzat.
Eta horren guztiaren osagarri, Gaztetxokon hozkailuko imanen tailerra egingo dute.