Aurtengo San Antolin jaien aurrekontua 2011koarekin konparatuz 15.000 euro txikiagoa izan arren, kudeaketa onari eta boluntarioen lanari esker emaitza positiboekin itxi dituzte kontuak. Aurten, Antolinzaleak jai batzordeak kudeatu ditu jaiak eta emaitza positibo hauen gakoa auzokoen laguntza eskuzabala eta administrazio- kudeaketa eraginkorra direla aitortu dute.
Hori ez ezik, egindako ekimen asko Antolinzaleaken diru-kutxari inolako gasturik gabe eragiteak ere emaitza positibo hauetan eragina izan du. Esaterako, txalupa lasterketa, margo lehiaketa, kukaña, joko-poteoa, umeentzako jolasak, karaokea eta jai amaierako traka.
Guztira, jaiek 75.000 €-ko aurrekontua izan dute, eta diru gehiena musikan -bertsolariak, kalejirak eta kontzertuak- (25.635,72 €) eta herri-kiroletan eta esku-pilotako partidetan (14.074 €) gastatu dira.