Gazte Asanbladak “Eskutik Eskura” kanpaina hasi du

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2012ko aza. 16a, 09:00

Amurrioko Gazte Asanbladak aurreko hilabeteetan egindako lanketatik ateratako ondorioez baliatuz, “Eskutik eskura” kanpaina aurkeztu du. Herrian dauden lonja kopuru handiari erreparatuta, haiekin harremanetan jartzea erabaki dute horien partaidetza eskatuz.Horren ondorioz, asko izan dira atzoko aurkezpenera gerturatutakoak, lonjetatik atera eta proiektu berri honetan parte hartzera animatu direnak.

Gazte Asanbladak argi utzi du kanpaina berraiaren helburua.gazteen arteko elkarlana sustatzea ez ezik, herriko beste eragile batzuekin lan egitea ere badela. Nahiz eta helburu nagusia hori izan, ez dute albo batera uzten lokal publiko eta autogestionatu baten beharra. Izan ere, gaur egungo egoerak eragin handia du gazteengan eta gaztetxe baten beharra nabarmena dela diote.Kanpainari apirilaren 13an emango diote amaiera, egun horretan gazte eguna egingo baitute.Aurten, aldarrikapen egun honi haize berria eman nahi diote. Horretarako,ekimena herriko beste eragileekin batera antolatuko dute.

[video:http://www.youtube.com/watch?v=NS8hkGvGd0c&feature=youtu.be]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide