«Gobernuko alderdia izan gara eta izango gara; soluzioaren parte, beti»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mai. 20a, 00:00

«Betiko alderdi sozialista». Hori da Susana Diazek ordezkatzen duena, Rojoren ustez. Eusko legebiltzarkidearen arabera, PSOEren krisia Zapateroren agintaldiaren amaieratik dator. Orduko erabakiek eta, bereziki, Espainian boterea galdu ondorengoek «markatu» dute alderdia. 2012an Sevillan eginiko kongresua gogoratu du: «Aukera galdu bat izan zen. Orduan ez genuen aurreikusi zer etorriko zen». Horrek eraman ditu, Rojoren iritzian, «erabaki okerrak» hartzera azkenengo urteetan. «Gure arteko eztabaidak hainbeste haizatu izanak urduri jarri ditu asko, gure nortasuna zalantzan jartzeraino. Eztabaidak publiko egitearen aldekoa naiz ni, baina ezin dugu ezbaian jarrai zer izan garen eta zer garen». Rojok argi du hori: «Batzuek ahaztu dute, baina gobernuko alderdia izan gara eta izango gara», azpimarratu du.

Rojoren ustez, «nahasmen» horri buelta ematen hasiak dira; iazko urrian bereziki, Sanchezen dimisioarekin batera. «Gauzak ondo egin genituen orduan; zalantzarik ez du horrekin».

Rojok ukatu egin du PSOE alderdi «zaharkitua» dela eta ez duela kontuan hartzen militanteen iritzia. «Gustatuko litzaieke beste alderdiei guk dugun gardentasuna eta barne demokrazia. Primario hauetan egon den mobilizazio izugarriak erakutsi du bizi-bizirik gaudela». Alderdiko batzuek kritika horiek bere egiteak kezkatzen du. «Azken urteetako nahasmenaren emaitza da hori; Podemos sortu da, eta batzuek alderdi horretan ikusi dute PSOE izan beharko lukeena. Baina guk, haiek ez bezala, ideologia eta proiektu bat dugu». «Gu beti soluzioaren parte izango gara».

Proiektuari buruz, Rojok dio PSOE «oso urrun» dagoela PPtik. Eta Podemosetik «ez urrun, ez gertu». «Izatekotan, haiek hurbildu beharko lukete guregana». Rojoren iritzian, halaber, «alderik ez dago ia» Diazen, Sanchezen eta Lopezen «proiektu politikoen» artean. Eta uste du primarioak pasatu ostean «zauriak ixten» hasiko direla. Ekainean egingo den kongresua da gakoa, haren ustez. Horren harira, azpimarratu du bat datozela egun agintean den batzorde kudeatzaileak eskatutako txostena eta «Diazen programa».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide