«Nola heldu gara egoera honetara?», galdetu dio bere buruari Anduezak. Eta hiru faktore aipatu ditu: sozialdemokraziaren krisia, azken urteetako emaitza txarrak eta anbizio pertsonalak. Ez du izenik azpimarratu nahi. «Denok gara errudun, eta denon artean konpondu behar dugu hau». Eusko legebiltzarkideak alderdiaren «zatiketaz» ohartarazi du. «Bihar buruarekin pentsatu behar dugu, ez tripekin».
Lopezen aldekoa da bera; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari instituzional gehienak bezala. «Gurea, dena den, alderdi plurala da, eta soluzioa ez da etorriko 'edo nirekin edo nire kontra' eskemaren bidez». Anduezak dio Lopez dela alderdia batzeko «bermea». «Denak ari dira batasunerako deiak egiten, baina ez dira sinesgarriak». Horren harira, lehendakari ohiaren ibilbidea azpimarratu du. «PSEn gai izan zen alderdia batzeko eta proiektu irabazle bat gauzatzeko». Espainian irabazi zein ez, uste du «askorako» balioko duela Lopezen aldeko botoak. «Biharkoa pasatzean, denok eseri beharko dugu, eta boto horiek zubigintzarako balioko dute».
Indar korrelazioaz haratago, «proiektuaz» mintzo da Andueza. «Gobernatzea da gure helburua; benetako alternatiba bat sortu behar dugu». Ezkerrekoa, «Europara begiratzen duena». «Aliatuei» buruz, argi du lehenik alderdiaren «autonomia» bermatu behar dela. «Ezin gara eskumaren makulua izan, baina ezin dugu ezkertiarren multzoan burua galdu, ezinezkoak diren proiektuetan parte hartuz». Azken horrekin lotu du galdutako botoak «berreskuratzeko» estrategia. «Podemosen menpeko bagara, han geratuko dira joandako boto emaile sozialistak».
Euskal Herrira begiratuz, zalantzarik ez du hautagairik onena dela Lopez, «berak ezagutzen duelako ongien gure autogobernua». Burujabetzaren auziaz, berriz: «Burujabetza partekatuaren aldekoak gara gu, baina, egungo egoeran, Europari burujabetza handiagoa ematearen aldekoak, Handik etorri behar du sozialdemokrazia berriak».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide