Anduezak egiten duen diagnostikoarekin bat dator, «neurri batean», Elorza. Baina Donostiako alkate ohiarentzat «sakoneko eztabaidari» uko egiten diote Lopezen aldekoek eta Diazenek. «Alderdia birfundatu behar dugu; antzinako errezetek ez dute balio: haiek uste dute bipartidismora itzuliko garela, eta ez da egia». «Espainiako sozialdemokraziaren proiektua dago hemen jokoan», azpimarratu du.
«Pertsonalismoez» hitz egitean, Elorzarentzat ez da zuzena hori Sanchezekin lotzea. «Hau nobleen, baroien alderdi bat da, eta haiek militantziaren iritzia mespretxatzen dute», esan du, Sanchezen dimisioa eragin zuen batzarra gogoan. «Ezin da berriz gertatu: militantzia ahaldundu behar dugu, eta hari itzuli behar diogu alderdiaren kontrola».
Egun Espainian diputatu denarentzat, bi izan behar dira «alderdi sozialista berriaren» ardatzak: ezkerreko politikak eta federalismoa. «Alternatibarik ez dagoela dioen eskuinaren aurrean, Europako testuingurura egokitzen den beste eredu ekonomiko eta fiskal bat aurkeztu behar diegu herritarrei».
Hori aurrera eramateko, alderdiaren «autonomia» ezinbestekoa dela dio Elorzak, baina ez Anduezak azaldu duen eran. Beretzat ez da arazo bat PSOEk akordioak egitea «ezkerrezko beste alderdirekin», «betiere zintzo jokatzen bada eta proiektuak errespetatzen badira, ezer inposatu gabe». Elorzarentzat, gainera, PSOE «eskuinaren menpekoago» izan da azken urteetan. «Gure proiektua ezin da egon botere ekonomiko eta mediatikoen menpe edo PSOEren betiko agintarien menpe».
Federalismoaz, berriz, «filosofia» hori alderdiaren erabakiguneetara eraman behar dela dio. «Boterea partekatu behar da». Era berean, «Espainia ulertzeko» era ere egokitu behar dela dio. «Espainia nazioen nazioa da, baina ez abertzaleek ulertzen duten eran, nazio-estatu gisa; guretzat, nazio kulturalak daude».
PSOE ez ezik PSE ere «ETAren osteko garaira» egokitu behar dela uste du Elorzak.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide