Idoia Lopez Riaño euskal presoa aske geratu zen atzo, 23 urteko kartzelaldia bete ostean. Langraiz bidea deitutakoari heldu zion, eta 2010ean utzi zion ETAko kide izateari. Atzo irten zen Zaballako espetxetik (Araba), eguerdian. Ikusmin handia sortu zuen presoaren irteerak, eta komunikabide ugari bildu zen goizetik kartzelaren kanpoaldean. Bere sendia ere zain zuen presoak kartzelaren kanpoaldean.
53 urte ditu Lopez Riañok. 1994an atxilotu zuten, Frantzian, ETAko kidea zela egotzita, eta 2001ean Espainiaratu. 23 hilketa egitea egotzita, bi mila urteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Besteak beste, 1986an ETAk Madrilgo Dominikar Errepublikaren plazan egindako atentatuaren egiletzat jo zuen Auzitegi Nazionalak, Santi Arrospiderekin batera. Atentatu hartan, hamabi guardia zibil hil eta 43 lagun zauritu ziren.
ETAtik aldenduta 2010etik
2010. urtean, Espainiako Barne Ministerioak Lopez Riaño eta Joseba Arizmendi euskal presoak Zaballako espetxera eraman zituen, indarkeriari uko egiten ziotela eta dagoeneko etakide ez zirela adierazten zuen gutuna sinatu ostean. Lopez Riaño Lamako espetxean (Galizia) zegoen, eta Arizmendi, Badajozkoan (Espainia). Iazko urrian, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak onartu egin zizkion espetxetik irteteko baimenak Lopez Riañori. Langraiz bideari heldu zion euskal presoak, baina haren lehendabiziko eskaerari ezezkoa eman zion Castro epaileak.
Hainbat helegite jarri ondoren, ordea, sei aldiz ateratzeko baimenak onartu zizkioten. Baimenek iraun zuten bitartean, presoak egunero agertu behar izan zuen etxetik gertuen zeukan polizia etxean. Joan den urteko apirilean ere utzi zioten Lopez Riañori hiru egunez kalera irteten, autoaren gidabaimena ateratzeko.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide