Hipercor, hogeita hamar urte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko eka. 20a, 00:00

Kataluniaren eta Euskadiren artean beti egon da konplizitatea eta elkarrekiko mirespena. Espainiako gerrarekin estutu egin ziren harremanak: Kataluniak ume euskaldunak hartu zituen, eta Eusko Jaurlaritzak Bartzelonako Gracia pasealekuko 60. zenbakian ezarri zuen bere egoitza matxinatuek Euzkadi okupatu zutenean. Jose Antonio Agirre lehendakariak erbesterako bidea hartu zuen Lluis Companys presidentearekin batera, La Vajoldik, 1939ko otsailaren 5ean. Erbestean, EAJren egoitzan ?Parisen eta Baionan? gorde zuten Generalitatearen dokumentazioa, Kataluniatik atera ahal izan zuten zatia.

1987ko ekainaren 19ko ostiral hura gogoan iltzatuta geratu zitzaigun. Gaur egun ere zaila da ulertzea ETAk Hipercorrekoaren gisako atentatu bat egin izana: arratsaldeko laurak eta zortzi minutuan, 27 kilo amonal zeramatzan auto bat lehertu zen Bartzelonako auzo ezagunenetako batean zegoen zentro komertzial batean: 21 hildako eta dozenaka zauritu. Kataluniako gizarteak, bertan bederatzi egun lehenago Herri Batasunako eurodiputatu izateko hautagai Txema Monterok 39.693 boto irabazi eta gero, ezin zuen gertatua sinetsi. Sekulako astindua izan zen. Estatuko segurtasun zerbitzuek huts egin zuten ?ez baitzuten lokala hustu?, baina ETAk aurrez abisatu izana ez da aitzakia; izan ere, bereizi gabeko sarraski bat eragin dezakeen lehergai bat jarri izanaren erantzule jarri duena bera bakarrik da. ETAren atentatu handienaren zauriak inoiz ez dira erabat sendatu Katalunian; basatiegia izan zen ahaztu ahal izateko, nahiz eta urteetan agintariek ahaztuak izan zituzten biktimak.

Baina badago beste egun beltz bat katalanon oroimenean iltzatua. 2000. urteko azaroaren 21ean, asteartez, gaueko hamarrak aurretxoan, ETAk Ernest Lluch erail zuen Bartzelonan. Urte hartan, Lluch ez zen joan Donostiara oporretan, ohi bezala, ETAren jomuga zelako. Harridura sortu zuen horrek ere; izan ere, ETAren 1998-1999ko su-etenaren ondorengo urte gogor haietan, elkarrizketaren eta gatazkari irtenbide politiko negoziatu bat ematearen alde egiten zuten gutxi horietako bat zen Lluch. ETAk gizon on bat hil zuen, elkarrizketaren aldekoa, eta Kataluniako gizartea astindu zuen berriz.

Hamabi urte geroago, topaketa bat egin zen Bartzelonan ETAren biktimen (Hipercorrekoak barne) eta ETAren kontrako gerra zikinaren biktimen artean. Batzuek eta besteek euren bizipenak kontatu zituzten; adiskidetzearen aldeko espiritua bizi izan zen han, eta ezker abertzalearen aldetik etorkizunerako apustua izan zen hura. Sendotu beharreko apustu bat, iraganeko hutsegiteak ahaztu gabe, biktimei ordaina emanez, inoiz hautsi behar ez zen harreman bat lehengoratzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide