Ezker abertzaleari «bere ardura aitortzeko» eskatu dio Urkulluk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abu. 2a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk nabarmendu du «posible» dela euskal presoekin «beste politika bat jorratzea, betiere, legediaren barruan». Kepa del Hoyo EPPK-ko presoaren heriotzaz galdetuta, ziurtatu du horretarako «lanean» ari dela, eta hala jarraituko duela. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiri ere erantzun dio —presoak «kaleratzeko», bide orri bat adostea beharrezko dela esan zuen Otegik—. Urkullu: «Beharrezkoa da ezker abertzaleak ere bere ardura aitortzea presoek urteotan eman zitzaketen pausoen inguruan, indarrean den legediari eta espetxe onurei heldu eta bestelako espetxe politika bat kudeatzea erraztuko luketen egoerak sortzeko». Urkulluren iritziz, ezker abertzaleak azaldu behar luke «zergatik ez den posible izan orain arte presoek beren bidea aurkitzea legediaren barruan».

Del Hoyoren senide eta gertukoei doluminak helarazi, eta Urkulluk esan du «beste espetxe politika baten» alde aritu dela azken hogei urteotan, legebiltzarkide lanetan hasi zenetik. «Hogei urteotan bakoitzak zer egin dugun, bakoitzak daki. Nik badakit legebiltzarkide gisa, EAJko presidente gisa eta lehendakari gisa, zein urrats eta zer lan egin dugun beste egoera batera iritsi ahal izateko». Aipatu duenez, presoak «gerturatzeko plan bat» ere aurkeztu zion Espainiako Barne Ministeroari 1990eko hamarkadan.

Sarek, bestalde, «elkartasun, babes eta maitasun guztia» helarazi die Del Hoyoren senide eta lagunei. Gogora ekarri du «kartzelak egunerokoan eragiten duen sufrimenduaz» gain, ehunka kiltometrora urrunduta egoteak dakarren «eskubide urratzea» jasan duela Del Hoyok hogei urteotan: «Ezinbestekoa da mendekuzko politika hau behingoz amaitzea». Gaitz larriak dituzten presoak askatzeko beharra nabarmendu du Sarek, herritarrak presoen eskubideen alde lan egitera deitzearekin batera.

Salhaketa elkarteak, berriz, Del Hoyo «espetxearen biktima» izan dela nabarmendu du. «Senideenganako kezka bizi zuen, bisitetarako bidaietan istripuren bat gertatzeko arriskuarena. Zigorra hain luzea izateak, preso pasatutako denbora luzeak, bere osasun egoera kaltetzea zekarren».

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Javier de Andresek, aldiz, garrantzia kendu dio heriotzari: «Preso bat kartzelan hiltzea gertatu egiten da noizbehinka, ETAkoekin edo bestelakoekin». PPkoaren hitzetan, «ETArengandik bereizi» behar dira presoak —EPPK-k iragarri berri du «binkulazio politiko zuzena ezker abertzalearekin» izango duela: Sortu, LAB eta Ernairekin—. Gehiago ere esan du De Andresek:«Egin ezin dena da erakunde kriminal bateko kideak kartzelen barruan antolatzea; hori saihestu behar da».

Bizkaiko PPk, bestalde, Del Hoyoren aldeko «omenaldi publikoak eragozteko» eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Protestak herriz herri

Atzo iluntzean, Sortuk deituta, herriz herri salatu zuten Del Hoyoren heriotza. Espetxe politika hiltzailea. Agur eta ohore Kepa lelopean egin zituzten protestak. Ehunka lagun bildu ziren, besteak beste, Baionan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen —Iruñean, astelehenean bildu ziren—.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide