Arkeologo talde batek biztanlerik gabeko uharte bateko lurrak arakatuko ditu, AEBetako kostaldean, Maine estatuan. Istorio hori du oinarrian Elkarrekin together-ek. Lanak diasporan bizi diren euskaldunei dei egiten die bat egin dezaten etorkizun hobe baten bila.
Dokumentala joan den irailean estreinatu zuten, Zinemaldian, eta zinema aretoetan ikusgai izango da ostiraletik aurrera. Ordea, gaur bertan ere aurrestreinaldi berezia egingo dute Bilboko Euskalduna jauregian.
Xabier Agote Albaolako presidentea du protagonista, eta, hark BERRIAri aitortu zionez, lana ez da soilik film bat, "proiektu handiago baten zati" baizik. Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Igor Otxoak zuzendu dute. Bideoa: Agote eta Otxoa, Zurriolako butaka saioan.
[youtube]https://youtu.be/vqgnDUhMc0A[/youtube]
Aurrestreinaldiaren aurretik, baina, BATZEN egitasmoa aurkeztuko dute. Proiektuaren bultzatzaileetako bat izan da Iñaki Goirizelaia Puntueus fundazioko presidentea. Egitasmoaren helburua da euskal komunitatea batzea eta proiektuak konpartitzeko aukera eskaintzea.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.