Iparragirre

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 22a, 13:55

Gizaburuagan atxilotu zuten Ibon Iparragirre, 2010eko urtarrilean. Espainiako Auziegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak agindu eta Ertzaintzak burutu zuen operazioan beste lau lagun ere atzeman zituzten: Xeber Uribe, Asier Badiola, Jabier Zubizarreta eta Deban Jon Iñaki Esnaola. Deklaratu ostean, baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri zieten, 2008an ETAk Ondarroako ertzainetxearen kontra bonba-autoz egindako atentatuarekin zerikusia izatea egotzita.

Urtebete geroago jakin zen Iparragirrek hiesa zuela, eta defentsak nahiko ahulak izanik, arazoak zituela eguneroko gauza oinarrizkoenak ere egiteko. Orduan eskatu zuen 104.2 artikulua indarrean jartzeko ere, hau da, larri gaixo dauden presoak baldintzapean aske geratzea ahalbidetzen duena.

Uda hartan Sevilla II kartzelan zegoen. Uda hartan bertan, Iparragirreren osasunak okerrera egin zuela ohartarazita, Sevillatik (Espainia) Basaurira (Bizkaia) eramateko baimena eman zuten. Ordea, familiak salatu zuen zortzi egun behar izan zituztela horretarako eta tarte horretan ez zutela presoaren berririk izan. Gainera, arazoak areagotu zizkion bidaiak. Medikuen arabera, uztailean, lehen lekualdatzearen aurretik, karga biralak 84.000ko neurrian zituen, eta udazkenean, 232.000koan. Hala, haren egoera larriaz ohartarazi zuen Jaiki Hadi elkarteak eta berehala askatzeko eskatu. 2011ko udazkena zen.

Handik gutxira itxaropenerako zirrikitu bat zabaldu zuten, espetxe zaintzak onartu zuenean euskal presoak etxean betetzea. Ordea, 2014an berriz atxilotu zuten ondarroarra, Auzitegi Nazionalak 299 urteko espetxe zigorra ezarri eta Gorenak hura berretsi ostean. Haren abokatuek salatu zuten, lehendik ere zigorra betetzen ari zela eta zentzugabetzat jo zuten espetxeratzea.

Urte bereko apirilean, Basauriko (Bizkaia) kartzelan zela, espetxezainek presoari eraso egin ziotela salatu zuen familiak. Hurrengo egunean, Basauritik Navalcarnerora (Espainia) urrundu zuten.

Basauritik . Ordurako hiesa ez ezik, epilepsia krisiak ere bazituen. Azken espetxe horretan funtzionario batek eraso egin ziola salatu zuen familiak. Erasoa izan eta berehala, hiru hilabetez bakartuta izango zutela jakinarazi zien zuzendaritzak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide