Nafarroako ehun eragile inguruk babesa eman diote Bilboko manifestazioari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 29a, 12:30

Euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko, larriki gaixo diren presoak etxeetan egon behar direla aldarrikatzeko eta oro har salbuespen legediarekin amaitzeko urtarrilaren 13an Bilbora joatera deitu dute.

Bi aste geratzen dira presoen alde Bilbon egingo den manifestaziorako eta gaur goizean Iruñean Nafarroako kultura, gizarte, politika, sindikatu eta beste hainbat arlotako ehun eragile inguruk dei zabala egin diote herritarrei urtarrilaren 13an "Bilboko kaleak betetzeko asmoz".

Atxikimenduarekin bat egin dutenen zerrenda zabala da. Bertan dira besteak beste honako hauek: Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Sabino Cuadra, ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Imanol Karrera, EHNEko Imanol Ibero, ESK-ko Iratxe Alvarez, Hiruko Jaione Uhaldea, Steilaseko Amaia Zubieta, Amaia Izko abokatua, Gorka Urbizu eta Enrique Zelaia musikariak, Oinatz Bengoetxea eta Aimar Olaizola pilotariak, Juan Martinez de Irujo pilotari ohia, Uxue Astiz fultbolari ohia, Castillo Suarez idazlea, Inma Errea itzultzailea, Juanjo Olasagarre idazlea...

Manifestuaren sinatzaileen arabera, urratsak egin dira. Iragan abenduaren 9an Parisen egindako manifestazioak eskubide urraketei amaiera emateko "borondate eta indar handia" erakutsi zen. Era berean, Orain Presoak lelopean Iparraldetik iritsi da bakean aurrera egiteko gizarte zibilak duen garrantziaren eredua: Armagabetzea gauzatzea lortu zuten Bake Artisauek eta orain "elkarrizketaren bidez espetxe politikari konponbide bat emateko emaitza positibo eta garrantzitsuak eman dituzte".

Urrats horiek "txalogarriak" iruditzen zaizkie manifestuaren babesleei eta "gizarte zibil aktibo" baten garrantzia azpimarratu dute. "Norberaren indar eta borondatearekin lortuko dugu". Nahiz eta Espainiako Gobernuak konponbidean aurrera egiteko borondaterik ez azaldu, manifestuaren sinatzaileek uste dute "eskubide urraketen kontra" dagoela Nafarroako gizartea. Bide luzea geraten da egiteko, baina prozesuari bultzada eman askoz Bilbora joatera deitu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide