«Egia» galdegin dute estatuaren biktimek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 25a, 00:00

Estatuaren indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak «egia jakiteko eskubidea» aldarrikatu du, «biktimak erreparatzeko eta duintzeko ezinbesteko tresna» gisa.

Euren giza eskubideen urraketetan «inpunitatea nagusi» izan dela eta Espainiako justizia «gurean bizi izandako tragediaren erantzulea ere» badela salatu dute fundazioko kide Axun Lasak eta Nagore Otegik. Baina argi utzi nahi izan dute euren asmoa ez dela «giza eskubideak urratu zituzten horiek espetxeratzeko» eskatzea, horrekin «sufrimendu handiagoa eragin eta konponbidea oztopatzea» besterik ez luketelako lortuko.

Aitzitik, «gertatutakoaren egia ofizialki aitortzeak eta norberak egindakoen gaineko erantzukizuna hartzeko exijitzeak» garrantzi handiagoa duela azaldu dute. Horregatik, Egia: justiziarako mekanismoa izeneko dokumentala egin dute, non estatuaren indarkeria pairatutako hainbat lagunek gogoeta egiten duten gai horren inguruan.

Pasaiako segada

Azpeitian (Gipuzkoa) elkarretaratzea egin dute, KAA Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide Pasaian (Gipuzkoa) segada batean hil zituztenetik 34 urte bete direnean.

Elkarretaratzean bildutakoek salatu dute Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak ez duela onartu senitartekoek jarritako helegitea auzia itxi ez dadin, eta lau hildakoen aldeko oroitarriari eraso egin diotela bigarren aldiz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide