Estatutu berria errespetatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Madrili

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 20a, 00:00

Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldea lantzen ari den estatutu berria parlamentu horretan onartzen den moduan errespetatzeko galdegin dio legebiltzarrak Espainiako Gobernuari. EH Bilduk aurkeztu duen ekinbideak jasotzen duenez, legebiltzarrak onartuko duen estatus politiko berriak «berme demokratiko guztiak» izango ditu, eta, beraz, Espainiako Gobernuari eskatu dio «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren borondate askearen isla» izango den akordioa «demokratikoki» aintzat hartzeko, «bere osotasunean». EAJren aldeko botoekin onartu dute EH Bilduk aurkezturiko testua.

EH Bilduk ohartarazi du Espainian «atzerakada demokratikoa» ari dela gertatzen. Maddalen Iriarte legebiltzarkideak salatu duenez, Euskal Herriko nahiz Kataluniako erakundeen erabakiak indargabetzeko, «beto sistematikoa» erabiltzen, «legedia bihurritzen» eta «justizia maneiatzen» du Espainiak. Egoera horri aurre egiteko modu bakarra Euskal Herriaren subiranotasuna defendatzea da, Iriarteren esanetan. Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak koalizioak aukeztutako proposamenaren izaera «demokratikoa» defendatu du. Gaineratu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren, eta Espainiaren arteko harremana ezin dela mendekotasunean oinarritu; «elkarrenganako aitortzan eta errespetuan» baizik.

Elkarrekin Podemosek EH Bilduri leporatu dio Kataluniako eredua Euskal Herrira ekartzen saiatzea. Lander Martinez bozeramailearen esanetan, EAJri «ederki datorkion argazki bat oparitu» dio EH Bilduk, «PPrekin dituen akordioak zuritzeko». Horrez gain, «auzi nazionalari» gizarte arazoei baino garrantzi handiagoa ematea ere egotzi dio. Aldiz, EH Bilduk kritikatu egin du Elkarrekin Podemosek abstentziora jo izana.

PSE-EEko legebiltzarkide Antonio Pastorrek ohartarazi du estatu politiko berriak «segurtasun juridiko osoa» izan behar duela, eta «biktimismoa» saihesteko eskatu die alderdi abertzaleei. Autogobernu lantaldearen eztabaida «lehertzea» leporatu dio, berriz, PPk EH Bilduri. Testua errespetatzeko eskatzea ez da onargarria, Borja Senperren arabera, «astakeria juridiko bat» ezin delako aintzat hartu. «Ziurgabetasun juridikoaren eta politikoaren bidea hartzen baldin badugu, Euskadin gatazka piztuko da, eta hautsi egingo da elkar ulertze giroa».

Torturaren txostena

Torturari buruz Kriminologia Institutuak egindako txostena erretiratzeko eskaria egina zuen PPk, baina Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen atzo.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide