Barkos: «Nafarrok erabakiko dugu geure estatus politikoa»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 11a, 00:00

EAJk Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatus politiko berri baterako aurkeztu duen proposamenak zazpi lurraldeko Euskal Herria aipatzen du, eta horrek hautsak harrotu ditu Nafarroan. UPNk Nafarroako Gobernuaren aurka egiteko aprobetxatu du jeltzaleen testua, eta alderdiko buru Javier Esparzak «euskal abertzaletasunaren zerbitzura» egotea leporatu dio Nafarroako presidente Uxue Barkosi. Barkosek erantzun egin dio: «Nafarrok erabakiko dugu geure estatus politikoa». Era horretan adierazi du presidenteak Nafarroaren erabakitzeko eskubideren aldeko jarrera, defendatuz Nafarroa «bere herritarren ahotsari soilik erantzungo dion subjektu politikoa» dela.

Barkosek adierazi du ulertu behar dela EAJren proposamena alderdi politiko baten proposamena dela. Planteamenduarekin ados dagoen galdetuta, ordea, erantzun du hori ez dela kontua, eta azpimarratu du bakoitzak bere «jarrera politikoa» duela. Halere, nabarmendu du berak «oso argi» duela Nafarroan «gehiengoak non dauden une honetan», eta konpromisoa duela gehiengo horiek defendatzeko.

«Kanboko estatutua»

EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek ere hitz egin du dokumentuaz, eta adierazi du PPk sortutako polemika «artifiziala» dela. Izan ere, Legebiltzarreko PPren bozeramaile Borja Semperrek «Kanboko estatutua» deitu dio jeltzaleek aurkeztutako proposamenari, eta «ETAren bide orria» jarraitzea leporatu dio EAJri.

Ortuzarrek Semperri gogorarazi dio datorren astean Madrilgo gobernuak EAJrekin negoziatu nahiko duela, Espainiako Estatuko aurrekontuak aurrera eramateko. «Zer esango diet? Kanbokoa naizela? Ea nola esertzen diren ETAkoekin?», galdetu du.

Gaineratu du EAJk ez duela «berritasunik» sartu proposamenean, eta azpimarratu hasiera puntua dela, autogobernu lantaldeko negoziazioen ostean alda daitekeena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide