Nafarroako Gobernuak hainbat eskumen eskatuko dizkio Madrili

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ira. 28a, 00:00

Orain ikusiko da zein den PSOEren borondate politikoa. Legealdi amaieran, Nafarroako Gobernua esfortzua egiteko gertu dago. Maria Jose Beaumont Funtzio Publikoko kontseilariak parlamentuko atzoko saioan zehaztu zuenez, bere departamenduak Nafarroaren eskumenen inguruko azterketa juridiko bat landu du, eta orain azterketa ekonomiko bat egiten ari dira gobernuak lehentasunezkotzat joko dituen eskumenen inguruan.

Hainbat eskumen eskatu nahi dizkio Nafarroak Madrili; adibidez, Foruzaingoari dagokionez, trafikoa eta errepideetako segurtasuna lehenik, eta gero ingurumena, polizia ikerketa eta herritarren segurtasuna; halaber, espetxeetako osasun zerbitzuak; hezkuntzan, unibertsitateko bekak; eta garapen zientifiko eta teknikorako Ikerketa eta Garapena.

Hala, Beaumonten arabera, eskumenen transferentzia jorratuko duen batzordea antolatzeko eskaera egin dio jada Meritxell Batet Espainiako Gobernuaren Lurralde Antolamenduaren ministroari. Transferentzien prozesua 1985ean hasi zen, eta, oraingoz, 2001ean amaitu. Hamazazpi urteotan ez du inongo transferentziarik izan.

Beaumontek azterketa juridikoaren nondik norako batzuk aurreratu ditu, eta ondorio nagusietako bat da eskumenen arloan, Nafarroak baduela «plus bat». «Foru Hobekuntzak aitortutako eskumenen jabe da, baina gainera jatorrizko eskubide historikoak ditu. Horregatik eskumenok ez daude halabeharrez erregimen autonomikoari lotuta, eta, ondorioz, eskumenen arloan plus bat du», azpimarratu du Beaumontek.

EH Bilduren eskariz, Beaumontek agerraldia egin du. Adolfo Araizek nabarmendu du autogobernua giltzarria dela 2015ean izandako aldaketa politikoan, eta, egungo gehiengoa baliatuz, «anbizio politiko handiagoa» erreklamatu du. «Autogobernuan sakontzeko bidea hasi behar dugu. Gehiengoa badago aurrerapauso gehiago emateko eta Nafarroako Gobernuak gehiengo hori baliatu behar du», aipatu du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide