Dei Auzitegia Urrutikoetxearen estradizio baten alde agertu da

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko urt. 9a, 00:00

Frantziako Dei Auzitegia Josu Urrutikoetxea euskal presoa estraditatzeko eskaeraren alde azaldu da, 1987ko abenduan ETAk Zaragozako (Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren kontra egindako atentatuaren auzian, eta, eskaera estradizioa denez, Frantziako Gobernuak hartu beharko du erabakia. ETAk 11 lagun hil zituen orduan, bonba-auto bat lehertuta.

Defentsak helegitea aurkeztuko du Kasazio Auzitegian, Urrutikoetxearen sendiak BERRIAri jakinarazi dionez. Abokatuek bost eguneko epea dute. Frantziako Gobernuak, berriz, ez du eperik Espainiaratu ala ez erabakitzeko.

Madrilek bi euroagindu eta bi estradizio eskaera aurkeztuak ditu Urrutikoetxearen kontra. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu ditu euroaginduak: gizateriaren aurkako krimenengatik —Madrilgo Barajasko bi hilketak (2006)— eta herriko tabernen auziagatik. Estradizioak PSOEren gobernuak galdegin ditu: Luis Hergueta Gasteizko Michelin enpresako zuzendaritzako kidearen hilketarekin (1980) eta Zaragozakoarekin zerikusia izateagatik.

Bi euroaginduen eta beste estradizioaren eskaeretan, Dei Auzitegiko epaileak Madrili informazio gehigarria eskatu zion atzo, eta Espainiako Gobernuak eta auzitegiek hamar egunen buruan aurkeztu beharko dute informazioa. Hiru kasu horien saioa martxoaren 4an izango da.

Frantziak hiru kasu horiek eta ETArekin lotutako bi epaiketak ebatzi artean ez dute Espainiaratuko Urrutikoetxea.

Iazko maiatzean atzeman zuten ETAko ordezkari izandakoa, Frantziako Alpeetan, prostata ebakuntza bat egitera zihoala. Irailean operatu zuten. La Sante Parisko espetxean dago preso.

2002 bukaeratik sasian izan zen. Hain zuzen, 2002ko azaroan Espainiako Auzitegi Gorenak hitzordua jarri zion Zaragozako atentatuaren auziagatik, eta Urrutikoetxea ez zen agertu, bere aurkako «sasi-epaiketa» egingo zutela esanda. Guardia Zibilak egin zuen auziko txostena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide