Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko eka. 27a, 00:00

«Herri hau etorkizunari begira jarri behar da»

Erakunde publikoek gazteok gure bizi proiektua Euskal Herrian garatu ahal izatea bermatu behar dute. Horretarako, bi bide daude: etxebizitzaren arazoari aurre egitea eta enplegu duinak bermatzea. Adibide bat jartzeagatik, Bilbo «unibertsitate hiri» gisa garatu nahi dute, Zorrozaurren hainbat Unibertsitate pribatu —elitista— kokatuz.

Zer-nolako hiri unibertsitarioa eraikiko dugu ikerlari gazteak lanbide eskaintza eskasak direla-eta atzerrira joaten direnean? Non biziko dira alokairuak gero eta altuagoak baldin badira? Punta-puntako ikerlari gazteek, bikaintasun irizpideen arabera hautatuek, 900 euroko soldatak jasotzen dituzte, eta karrera prekarioak dituzte aurretik.

Hori administrazio publikoan gertatzen bada —EHUko adibidea erabili dut, baina Osakidetzaz ere hitz egin dezakegu, non erizainek dozenaka kontratu sinatzen dituzte urtero—, zein izango da gazteria orokorraren egoera? Zein izango da gure etorkizuna?

Horrek hurrengo puntura narama: epe ertaineko egoera klimatikora, demografikora eta sozialera. Krisi ekologiko baten aurrean gaude, eta hartzen diren erabakiak sinbolikoak baino ez dira. Trantsizio ekologikorako neurriak hartu behar dira, ez bakarrik obra publikoetan —zertarako eraiki errepide gehiago helburua gero eta kotxe gutxiago egotea bada?—, baizik eta industria goitik behera birpentsatuz. Zaintza erdigunean kokatu behar da, gure nagusiak kalitatez zaintzeko, baina baita gazteek ondorengoak izan ditzaten ere.

Lanaren —ordaindua zein ez-ordaindua— birbanaketa ere egin behar da, ongizatea bermatze aldera — estresa eta depresioa XXI. Mendeko benetako epidemiak dira—, eta justizia sozialagatik.

Finean, herri hau etorkizunari begira jartzea eskatuko nioke lehendakari berriari; etorkizuna bihartik aurrera eraikitzen dela ahaztu barik. Eta bidean inor utzi gabe.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide