Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko eka. 28a, 00:00

«Hezkuntza publikoaren aldeko apustu argi bat eskatu nahi diot»

Beste hauteskunde kanpaina bat iritsi da eta, horrekin batera, alderdi politikoen proposamenen eta proiektuen arteko lehia. Eskerrak eman nahi dizkiot BERRIAri galdera honi erantzuteko aukera emateagatik: «Zer eskatuko zenioke lehendakariari?». Dena dela, lehendakariari ezer eskatu aurretik, dei egingo nieke hautagaiei eta eskatuko nieke agenda politikoan sartzeko hezkuntza eta, horrekin batera, unibertsitatea. Proposamen zehatzak entzun nahi nituzke unibertsitate publikoari buruz, eta gustatuko litzaidake gai horri buruz eztabaidatzea, era eraikitzaile batean.

Hori esanda, lehendakariari eskatuko nioke apustu argi bat egiteko hezkuntza publikoaren alde. Pairatu dugun pandemian, argi ikusi dugu unibertsitate publikoa, irakaskuntzaren, ikerketaren eta dibulgazio zientifikoaren bidez, gai izan dela gizartearen premiei erantzuteko. Alarma egoera ezarri zenetik, goitik behera aldatu behar izan da unibertsitatearen jarduera. Baina gai izan gara aurrera egiteko: aldatu egin genuen gure prestakuntza eredua, irakasten jarraitzeko egoera oso zail batean, eta ikertzen jarraitu genuen, pandemiarekin lotutako gaietan, besteak beste. Bestalde, irakasle eta ikertzaile askok azalpenak eman zituzten hedabideetan, krisiari buruz eta hari aurre egiteko moduei buruz, hainbat espezialitatetatik: biologia, medikuntza, fisioterapia, erizaintza, psikologia, soziologia, filosofia, historia… Gizarteak galdera asko egiten zituen eta unibertsitate publikoa saiatu da horiei guztiei erantzuten. Ekarpen hori, ikusezina bada ere, balio kalkulaezina duen ekarpen bat da.

Hezkuntza publikoa, osasun publikoarekin batera, benetako babes soziala da. Nozitu dugun pandemia beste froga bat izan da, biak ala biak ezinbestekoak direla erakusten duena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide