Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 1a, 00:00

«Bakea ez da indarkeriarik gabeko egoera»

Foro Sozial Iraunkorraren xedea Euskal Herriko bake prozesua sustatzea eta indarkeria garaiko ondorioen ebazpenean gertatzen diren zailtasunak askatzen laguntzea den heinean, lehendakariari, epe ertain baterako, zera eskatuko genioke:

-Errelato eta testigantza guztiak bilduko dituen memoria osatzeko lidergoa, beharrezko adostasunetara iristeko alderdien arteko elkarrizketa gune iraunkorrak abian jarriaz eta gizarte eragileen lankidetzaz baliatuz.

-Premiazkoa iruditzen zaigu biktima guztiak onartzea eta egun oraindik hainbat biktimarekin gertatzen den diskriminazioa amaitzea. Biktima orok egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea du nazioarteko giza eskubideen legediak horrela aitortuta; horiek horrela, dagokien erakundeetan eragitea eskatuko genioke.

-Preso, deportatu eta iheslarien gizarteratzea bermatzeko ezinbestekoa da, besteak beste, aparteko espetxe politika amaitzea. Gai honen inguruan adostasun zabala dago alderdi politiko, sindikatu, gizarte eragile eta herritarren artean. Beraz, espetxe politikaren gain eskuduntza duten erakundeetan eragin dezala eskatuko genioke.

-Prozesu hauetan guztietan genero ikuspuntua jasotzea. Bakearen eraikuntzan emakumeak ere eragile aktiboa izan behar du, emakumeon aukera berdintasuna bermatzeko eta eskubideak gauzatzeko, emakumearen parte hartzearen aitortza ezinbestekoa da.

-Ahotsak bezala, Foro Sozial Iraunkorrean gure ekarpen bezala, bakearen kontzeptu positiboa oinarri hartzea. Bakea ez da indarkeriarik gabeko egoera; bakeak demokrazia, gizarte justizia, eraldaketa esan nahi du. Bakea horrela ulertuta, soilik, hainbat konfrontazio gainditzeko gai izango gara.

Alde horretatik, egungo esparru juridikoa bere horretan mantendu, aldatu edo eraldatzeko eztabaida bideratzeko ekimena hartzea eta emaitza abian jartzeko bermeak landu ditzala eskatuko genioke datorren lehendakariari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide