Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 2a, 00:00

«Kudeaketa ekosoziala eta arlo publikoa behar dira»

Datorren uztailaren 12an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek 75 parlamentari aukeratuko ditugu, ez lehendakari bat. Gerta liteke lehendakaria izatea bigarren edo hirugarren alderdiaren ordezkaria eta ez boto gehien lortuko duen partiduarena. Beraz, nahiago nuke nire eskariak eta iradokizunak parlamentuari bideratu, eta ez presidenteari.

Egoera edo koiuntura oso berezian egingo dira hauteskunde hauek, azken hilabete hauetan ez Euskal Herrian soilik baizik eta planeta osoan askotariko krisi edo larrialdi baten ebidentziak agertu zaizkigulako. Larrialdi ekologiko, ekonomiko, osasun eta kontrol sozialarena hain zuzen ere, krisi poliedriko eta sakon honen lau aurpegi nabarmentzearren.

Horregatik, euskal parlamentariei, herritarren oinarrizko beharrizanei erreparatzea eskatuko nieke. Osasuna eta hezkuntza publikoa defendatuz, elikadura eta zaintza ziurtatuz eta energia, ura, etxebizitza eta hondakinen kudeaketa ekosoziala eginez, zerbitzu publikoak lehenetsiz eta indartuz.

Gu herri pribilegiatua gara eta ahalmen eta tresna egokiak ditugu produkzio eta kontsumo sistema kapitalistak sortutako krisi multiple hau gainditzeko. Ausardia eskatzen diet parlamentariei azken hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien kontra, korporazio eta enpresa nagusien interesei ez jarraitzeko eta herritar gehienen eta langileen eskubideak babesteko.

Euskal Herriko sindikalistek, feministek, erretiratuek, gazteek eta ekologistek aldarrikatu duten moduan, nire eskaria bost puntutan laburbildu daiteke: zaindu, zaintzen sarea sortu eta bultzatu, babestu oinarrizko zerbitzu publikoak, murriztu, bizitza duinerako beharrezkoa dena baino ez ekoiztu eta kontsumitu, banatu, aberastasuna eta lana indartu, eta herritarron ahalduntzeari ekin. Horiek dira, nire ustez, hurrengo legealdirako oinarriak eta aldarriak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide