Josu Urrutikoetxearen auziaren kronologia

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 2a, 00:00

2019-5-16: Josu Urrutikoetxea atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Alpeetako herri batean: Sallanches-en. Erietxe batera prostata ebakuntza egitera zihoan Urrutikoetxea. 2002ko urritik ihesean zegoen, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAk 1987ko abenduan Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren kontrako atentatuagatik inputatu zuenetik.

2019-6-19: Frantziako Dei Auzitegiak euskal presoa baldintzapean aske uztea erabaki zuen, aintzat hartuta gaixorik dagoela eta Louis Joinet legelariak bere etxean hartzeko bermea eskaini zuela. Baina La Sante Parisko espetxetik kalera irtetear zela, berriro atzeman zuen Poliziak, Espainiaren eskariz. Madrilek bi euroagindu eta bi estradizio eskaera eginak zizkion Parisi. Estradizioak: Luis Herguetaren eta Zaragozako kuartelaren atentatuak. Euroaginduak: Barajasko atentatua eta herriko tabernak.

2019-7-31: Bere familiaren lehen bisita jaso zuen kartzelan.

2019-9-2: Prostata ebakuntza egin zioten, Parisko erietxe publiko batean, atxilotu zutenetik hiru hilabete eta erdira. Atxiloketa garaian urologoak ohartarazi zuen hilabete baten buruan egin beharko zitzaiola ebakuntza. Irailaren 3an itzuli zuten espetxera.

2019-9-11: Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak ez zuen onartu Urrutikoetxea baldintzapean aske uzteko eskaera, atzera botata prozedura baliogabetzeko abokatuek egindako galdea.

2019-11-13: Bi euroagindu eta bi estradizio eskaerak aztertu zituzten Parisen, Dei Auzitegian. Prozedura akatsak eta informazio okerrak nabarmendu zituzten presoaren abokatuek.

2019-12-10: Kasazio Auzitegiak baztertu egin zuen euskal presoa baldintzapean aske uzteko haren abokatuek egindako eskaera.

2020-1-8: Dei Auzitegia Zaragozako kuartelaren auzian Urrutikoetxea estraditatzeko eskaeraren alde azaldu zen. Frantziako Gobernuak hartuko du erabakia; ez du eperik horretarako.

2020-2-12: Frantziako Asanbleako hainbat diputatuk Urrutikoetxearen aurkako auzia salatu zuten, Jacques Toubon arartekoari gutun bat bidalita.

2020-4-1: Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak berriro ukatu zuen baldintzapeko askapen eskaria, La Santeko medikuburuak kartzelaldia eteteko eskatu zuen arren. Medikuaren esanetan, COVID-19aren hedatzeak eragina izan dezake Urrutikoetxearen osasun bilakaeran.

2020-4-25: Nazioarteko 126 eragilek euskal presoa libre uzteko eskatu zuten, Mediapart atariko artikulu batean. Urrutikoetxearen osasun egoera eta bakegintzarako egindako lana aipatu zituzten.

2020-4-29: Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak baztertu egin zuen beste askapen eskari bat.

2020-7-1: Dei Auzitegiak Urrutikoetxea aske uztea erabaki zuen, eskumuturreko telematikoa ezarrita. Fiskalaren eskaera onartu egin zuten epaileek. La Sante kartzelak egingarritasuna aztertuko du, eta epaileek uztailaren 29an emango dute ebazpena. Halaber, auzitegi berak atzera bota zuen Barajasko auziko euroagindu eskaera, zehaztasun faltagatik.

Josu Urrutikoetxearen auziaren testu bilduma

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide