Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 5a, 00:00

«Denentzat bizimodu duina bermatzeko eskatzen diot»

Lehendakariari zer eskatu badago. Gainontzeko pentsiodunekin batera, Oneka-ko emakume pentsiodunok aspaldian ari gara gure aldarrikapenak egiten, COVID-19aren izurritearen aurretik. Orain indar handiagoa hartu dute, birusak oso agirian utzi dituelako sistema egitura honek dituen gabeziak. Beraz, eskatzen diot kaltetuen atera diren pertsonen egoeraren konponbidea lehentasunezko lana izatea bere egunerokoan.

Guk egiten ditugun aldarrikapenak aplikatuko balira, pertsona askoren egoera hobetu egingo litzake: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata, lan eta pentsio erreformak indargabetzea, gizon eta emakumeen eskubideen arteko arrakalak gainditzea, eta abar. Beraz, gure aldarrikapenak aintzakotzat hartzeko eskatzen diot.

Bestalde, birusak erakutsi digun bezala, sakoneko aldaketak behar dira, besteak beste, zaintzan.

Gure osasuna zaintzeko zerbitzu publiko kalitatezkoa eskatzen diot, ondo hornitua eta baldintza egokietan lan egingo duten profesionalekin.

Beste arazo handi bat zahar-etxeetako zaintza ereduan ikusi dugu. Birusak eragindako heriotzen portzentaje handi bat zahar-etxeetako pertsonena izan da. Arrazoiak daude pentsatzeko egoitza hauetako etxe izaera ez dela egokiena. Badaude beste eredu batzuk, hauek mahai gaineratzea eskatzen diot hausnarketarako eta aldaketak egin ahal izateko.

Etxeetako zaintza lanetan ari direnen baldintzak ez dira onenak. Asko migranteak dira, atsedenerako denbora barik dihardutenak. Pertsona hauen eskubideak berma daitezen eskatzen diot. Familia kontziliazioa, umeen zaintza, sarritan amama-aititen eskuetan gelditzen da. Neurriak hartzea eskatzen diot. Zerbitzu publikoak hobetu behar ditugu, horretarako, fiskalitatean aldaketak egiteko prest agertzea eskatzen diot.

Prekaritatea lehenbailehen saihesteko neurriak hartzea ere eskatzen diot. Murrizketarik ez dugu behar. Pertsona guztientzat bizimodu duina bermatzea eskatzen diot.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide