Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 7a, 00:00

«Haur eta nerabeekiko konpromisoak eskatzen ditut »

«Hauteskundeetatik sortuko den gobernuari eta haren buru egingo duen Lehendakariari bisio ausarta izan dezala eskatuko nioke. Egoera ezohikoan hartuko du kargua, eta legealdi osoan pandemiaren ondorioek zeharo baldintzatuko dute politika publikoen irismena. Ataka honetan, ausardiaz jokatu behar da, egungo eta etorkizuneko herri eredua egiten ari garelako. Premia larriak kudeatu beharko ditu, eta gure eskaria da hori egiteko haur eta nerabeen eskubide eta babesa erdigunean jartzea.

EAEko herritarrok kezka handia dugu haur pobreziaren gainean, azken inkestak erakusten duenez. Pobrezia egoeran dauden 10 familietatik 7k haurrak dituzte, eta bereziki larria da egoera guraso bakarreko familiatan, emakumeak buru direnetan asko eta asko, emakumeen pobreziarekin gurutzatzen baita maiz; berdin familia migratuetan, jakina denez. Herri honek bitartekoak ditu haur pobrezia amaitzeko, hezkuntza eredu inklusiboa garatzeko, biolentzia pairatzen duten haurren babesa ziurtatzeko edota gurera datozen haur migratuen gizarteratze osoa lortzeko. Diru sarrerak bermatzeko errenta tresna ezinbestekoa da, eta horretan sakontzea eskatze dugu, besteak beste, seme-alaba bakoitzeko 120 euroko diru sarrera bermatuz, guraso bakarreko familien egoera lehentasunez jasoz eta sistema horretatik kanpo dauden haur babesgabeak barne hartuz. Eskola-eskubidea bermatu behar dugu guztientzat, segregazioa eragiten duten faktoreak zuzenduz eta 0-3 aldiko eskolaratzea unibertsalizatuz, pandemiak erakutsi digun bezala, eskola mekanismo zuzentzaile ezinbestekoa baita.

Gizarte kohesioa lehenetsiko bada, haur eta nerabeekiko konpromiso argiak har ditzala eskatuko nioke lehendakari berriari. Pandemiak erakutsi dizkigun gabeziek eragin aparta dute haurrengan, zuzenean eta zeharka. Botorik ematen ez badute ere, beren gaur egungo ongizatea eta etorkizunean herritar oso izateko duten eskubidea erabakiko dugulako hauteskunde hauetan. Haur pobreziarik gabeko Euskadi bat lortzea ez da ameskeria, amets egingarria baizik».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide