Hirugarren gradua eman diete hiru euskal presori

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 8a, 00:00

DONOSTIA. Sebastin Etxaniz, Txus Martin Hernando eta Oier Urrutia euskal presoei hirugarren gradua eman diete. Etxaniz 2002. urtetik eduki dute espetxean, eta euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da, 75 urte baititu. Presoen aldeko taldeek askotan salatu dutenez, hirugarren gradua ukatu diote orain arte, baimenik ez duelako eduki, eta baimenak ukatu izan dizkiote hirugarren graduan ez zegoela argudiatuta.

Martin Hernandok gaitz larriak ditu: eskizofrenia paranoidea eta aortako gutxiegitasuna, adibidez. Aurtengo urtarrilean erietxean egon zen, azaroan bihotzeko balbulan arazo bat atzeman ondoren. 2011n eskatu zioten Auzitegi Nazionalari presoa askatzeko, osatzerik ez duten gaitzak dituelako, baina ukatu egin zioten. Urte hartan Basaurira (Bizkaia) ekarri zuten, eta azken boladan Zaballan eduki dute (Araba). Espetxeko Tratamendu Batzordeak gomendatu du hirugarren gradua ematea, eta Basaurira eramatea. 55 urte ditu.

Urrutia gasteiztarra 11 urtez eduki dute preso. Etxerat-ek ekainean salatu zuen legez ateratzeko baimenak jasotzeko eskubidea zuela, baina ukatu egiten zizkiotela, Euskal Herritik kanpoko espetxe batean zegoelako (Logroñon, Espainia).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide